Animalien Askapen Frontearen izenpean batzen diren hainbat taldek ehiztarien eraikinak erasotu dituzte
Abenduaren 26aren eta 27aren ehizarako erabiltzen diren dorre eta postuak bota dira Euskal Herriko zonalde ezberdinetan, tartean, Arabako Mendiolan. Guzira, 25 dorre bota dituzte. Postu gehiago ere suntsitu dituzte eta eraikin bat ere erasotu dute.
“Ez gara pasiboki beste alde batera begira geratuko, beste espezie batekoa jaio izan soilagatik norbanako sentikorrak zapaltzen, esplotatzen edota hiltzen dituzten bitartean”, azaldu dute Animalien Askapen Fronteko kideek. Euskal Herrian 50.000 ehiza lizentzia baino gehiago daudela azaldu dute eta horietako bakoitzak “hilketa bat baino gehiago” egiten duela: “Espezismoak milaka biktima ditu segunduro, eta honi aurre egiteko ekintza premiazkoa, eta ezinbestekoa da”.
Burututako ekintza hauekin ehiztariek animalia gutxiago hiltzea lortu nahi dute baina baita ehiztariei eta ehizaren industriari “kalte ekonomikoak” eragitea, animaliek “sufritzen duten injustiziari” erantzutea, Euskal Herriko mugimendu antiespezista “sendotzen” ari dela erakustea eta euskal antiespezistak borroka honetan parte aktiboa hartzera animatzea.
Legitimotzat hartzen dute animalien sufrimenduaren aurkako edozein protesta edota borroka erreibindikatibo. Eta baita, beste askoren artean, animaliak euren gatibutasunetik askatzea edota animalien zapalkuntza babesten duten enpresa eta instituzioei boikota egitea ere.
Zapalkuntza honekin amaitzeko, beganoa izatea ez dela nahikoa azaldu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!