Miren Lapitz eta Eneko Bermejo, ‘¡Que no nos quiten lo bailao!’ ekimeneko kideak | Martxoaren amaieran aurkeztu zen ¡Que no nos quiten lo bailao! Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko ekimena, sareetan zabaldutako bideo baten bitartez. Bizi dugun krisiari gobernuek eta administrazioek emaniko erantzuna kritikatu zuten, eta mugimendu herritarrena goraipatu. Ordutik hona lanean aritu dira ekimeneko kideak, ekainaren 5eko zita prestatzen. Larunbatekoa mobilizazio, aldarrikapen eta gozamen eguna izatea nahi dute. Ekimeneko kide Miren Lapitz eta Eneko Bermejok idatziz erantzun dituzte ARGIAren galderak.