Euskal Preso Politikoen etxeratzea aldarrikatu zuten, beste ostiral batez, Arabako plazetatik

Etxeratek hilabeteko azken ostiraletan egiten dituen Euskal Preso Politikoen etxeratzearen aldeko elkarretaratzeak deitu ditu berriz bi hilabetez ekimena bertan behera egon ostean. Ehunka lagunek bete zituzten Arabako plazak iragan ostiralean, maiatzak 29. Euskal Preso Politikoek 75 egunetik gora daramate bisitarik jaso gabe, ohiko komunikazioen berehalako berresartzea exijitu zuten.

Ikasleak esperimentu bezala erabili izana salatu zuten larunbatean

Elkarretaratzea deitu zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. «Burgesiak hezkuntzan krisi kapitalistaren testuinguruan abiarazi duen ofentsiba eta esperimentu-froga» salatzeko elkartu zirela azaldu zuten.

Patxi Ruizen aldeko mobilizazioak egin dituzte asteburuan Arabako hainbat tokitan

Maiatzaren 11an ekin zion Patxi Ruiz euskal preso politikoak gose eta egarri grebari Murtzia II espetxean. Amnistiatern Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak mobilizazio egun nazionala deitu zuen maiatzaren 30erako eta hainbat mobilizazio egin ziren Araban.

Archives by Month:

Archives by Subject: