Lurrarekin daukagun harremana lantzen komunitate desberdinen bidez
Marwa Arsanios-en erakusketa berria Gasteiza etorri da, gaurtik aurrera Artium Museoan ikusgai. Bertsosaioak eta bestelako ekintzak egingo dira artistak proposatzen dituen hausnarketa kolektiboen baitan.
Kurdistango feminismoak zein Kolonbiako ipar Kauka-ko taldeek haziekin daukaten harremana uztartzen dituen araketa lan artistiko eta politikoa dugu Marwarena. Lurraren jabetzari buruz galdetzen duen obra dugu hau, ez modu administratibo edota legalean, baizik eta gainontzeko zentzu guztietan. Beharbada lurrak ez du jaberik, ezta guk geuk ere. Halaber, harekin daukagun harremana ezinbestekoa da, eta bere lanean komunitate desberdinen bizipenen bidez aztertzen du. «Who is afraid of ideology?» (Nor da ideologiaren beldur?) 2017an hasi zuen lana da, eta edizio desberdinak kaleratu ditu geroztik, komunitate bakoitzean egindako murgilpen aldia eta gero. Gasteizen bosgarrena aurkeztera etorri da, eta Artium Museoan egongo da ikusgai hurrengo urtera arte.
Teknika desberdinen bidez aurkezten ditu dokumental narratiboak, audioa eta bideoa disoziatzen, kasu. Marwak, jatorri Libanoarra du eta herrialdi askotan egin du lan, bere proiektu desberdinak garatzen eta aurkezten.
Elkarrizketa osorik:

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
