1. Sukaldea politizatzeaz eta erdigunean jartzeaz
Sukaldearekin bueltaka jarraitzen dugu eta gaurkoan Lur Moragues Saituarekin Amillenan, Arrazolako bentan, elkartu gara.
Gaurkoan, sukaldearekin bueltaka jarraitu dugu, irratsaioa iradoki duten erreferentekin. Bizkaia aldera egin dugu, Hala Bediko estudioetatik Oletara hurbildu, Zabalandira igo, Bizkaian sartu eta Andastotik Arrazolara jaitsi. Bertan, Anbotoren magalean Amillena Arrazolako bentara sartu gara, bertako sukaldera eta hantxe Lur Moragues Saituarekin elkartu gara.
Oraindik ez du hotzik egiten eta leihoak irekita daude, baina gutxi barru leihoak ondo itxi eta estufarekin bero goxoaz gozatzeko garaia helduko da (hori espero dut behintzat!).
Amillenan Nouvelle Vague taldearen “This is not a love song” eta Anariren “Efemerideak” Joseba B. Lenoirrekin entzun dira bozgorailuetatik.
Lurrek aste honetan errezeta hau asmatu du saskian etorri zaidanarekin:
“Hala Bedi” entsalada epela
| Osagaiak: | |
|
|
| Saltsarako: | |
|
- Azalorea/ patata osorik (edo zati handietan) egosi edo zatitan baporean kozinatu eta ondoren hozten utzi;
- Bitartean lekak zati txikitan moztu, tipula «julianan» moztu, eskarola garbitu eta erremolatxa egosi;
- Mihilua eta tipula salteatu sartaginean, tapa eta suaren intentsitatearekin jolastuz;
- Salteatutakoa erdi eginda dagoenean, lekak zatituta gehitu, gatza bota eta tapatu;
- Erremolatxa, berakatza eta olioa gozagarri gisa. Ozpina/limoia, jengibrea eta gazta urdina aukeran gehitu.
- Jaten disfrutatu!
Aste honetako erreferentziak:
- Duina ikerketa proiektua (Biolur – 2022ko iraila)
- Etxalde. Nekazaritza iraunkorra
- Amillena. Arrazolako benta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
