Errekaleorren, argi mozketatik 8 urtera | Ocho años después del corte de luz en Errekaleor
Argi mozketaren zortzigarren urteurrenean bueltan izan ditugu zipaioak
Errekaleor Auzo Askean. 2017an Iberdrolako langileak ertzaintzaren babespean
auzora etorri ziren argia moztera. Garaiko auzokideok desobedientzia zibila
erabiliz erresistentzia handia egin genuen gure gorputzekin auzoaren sistema
elektrikoa babestuz. Ertzaintzak bortizki atera gintuen kolpatuz,
identifikatuz eta atxilotuz. Indar erakustaldia ez zen auzotarrena bakarrik izan,
Gasteiztik eta beste zenbait txokotatik lagun anitz gerturatu ziren elkartasuna
adieraztera.
Momentu horretan gerturatu ziren langileek auzora argindarra ekartzen zuten
kableak moztu eta eraman zituzten. Duela aste batzuk gurekin kontaktuan jarri
ziren espazio bera arakatzeko nahia adieraziz. Berri hori jasotakoan, egin nahi
zutenaren informazioa eskatu genien eta bueltan jasotako informazio hori
eskasa eta aldakorra izan da. Honen bidez salatu nahi dugu, batetik, haien
parteko informazio falta nabaria izan dela eta emandako informazioan
aldaketak egiten egon direla azken momentura arte, kezka ta mesfidantza
sustatuz. Bestalde, azpimarratu nahi dugu ez dituztela auzoko asanbladaren
erabikitzeko denborak eta erritmoak errespetatu eta aldebakartasunez jokatu
dutela. Egunotan eman dituzten mugimendu eta jokaeren atzean gure bizitza
eredua kolokan jartzeko asmoa dagoela erakutsi dute.
Gaur, maiatzaren 20an, 2017ko maiatza horretan bezala, Iberdrolako langile
berdinak auzora gerturatu dira eta orduan abandonatuta utzitako aparatu
batzuk eraman dituzte. Ekintza honen ostean, ez daukate aitzakirik berriro
etortzeko auzora, hemen jada ez delako instalazio elektriko zaharraren ezer
geratzen.
2017ko argi mozketaren ostean gertuko eta urrutiko lagunei esker instalazio
elektriko autonomoa sortzea lortu genuen. Ordutik auzo hau uharte
energetikoa da eta egunerokotasunean gure autonomia mantendu izan
dugu. Urte hauetan zehar Errekaleor Auzo Askea espazio ireki bat izan da
herritar eta kolektibo anitzentzat. Horregatik, zailtasunak zailtasun, 2017
horretan bezala auzoko jaiak ospatuko ditugu auzo boterea materializatuz.
Etorri asteburu honetan gurekin parte hartzera, gozatzera, dantzatzera eta
auzoa bizitzera!
Guk argi daukagu, autogestioa gure eguneroko praktika egin dugu eta ez dugu
onartuko horrelako kanpo-injerientziarik.
Argi eta garbi, erresistentziaz bizi!
Errekaleor Bizirik!!
________________________________________________
Con el octavo aniversario del corte de luz hemos tenido de vuelta a los zipaios
en el barrio libre de Errekaleor. En 2017 los trabajadores de Iberdrola vinieron
al barrio bajo la protección de la Ertzaintza para cortar la luz. Les vecines de
entonces hicimos una gran resistencia utilizando la desobediencia civil,
protegiendo con nuestros cuerpos el sistema eléctrico del barrio. La Ertzaintza
nos sacó violentamente golpeando, identificando y deteniendo a les vecines. La
demostración de fuerza no fue exclusiva de les vecines del barrio, sino que
desde Gasteiz y otros rincones se acercaron numerosas personas para mostrar
su solidaridad.
Los operarios que se acercaron en ese momento cortaron y se llevaron los
cables que traían electricidad al barrio. Hace unas semanas contactaron con
nosotres manifestando su deseo de revisar ese mismo espacio. Una vez
conocida esta noticia, les pedimos información de lo que querían hacer y la
información recibida de vuelta ha sido escasa y cambiante. Mediante este
escrito, queremos denunciar por un lado, la evidente falta de información por
su parte y el hecho de que hayan estado realizando modificaciones de la
información facilitada hasta el último momento, fomentando la preocupación y
la desconfianza. Por otro lado, queremos destacar que no han respetado los
tiempos y ritmos de la asamblea del barrio y han actuado de forma unilateral.
Han demostrado que detrás de los movimientos y comportamientos que han
tenido estos días hay una intencionalidad de poner en duda nuestro modelo de
vida.
Hoy, 20 de mayo, igual que aquel mayo de 2017, esos mismos operarios de
Iberdrola se han acercado al barrio y se han llevado aparatos que abandonaron
entonces. Tras este hecho, ya no tienen excusas para volver al barrio, ya que
aquí ya no queda nada de la antigua instalación eléctrica.
Tras el corte de luz de 2017 gracias a compañeres de cerca y lejos
conseguimos crear una instalación eléctrica autónoma. Desde entonces este
barrio ha sido una isla energética y en el día a día hemos mantenido nuestra
autonomía. A lo largo de estos años el barrio libre de Errekaleor ha sido un
espacio abierto al pueblo y múltiples colectivos. Por eso, a pesar de las
dificultades, igual que en ese 2017, celebraremos las fiestas del barrio
materializando ese poder vecinal. ¡Acércate este fin de semana a participar con
nosotres, a disfrutar, a bailar y a vivir el barrio!
Nosotres lo tenemos claro, la autogestión es nuestra práctica diaria y no
permitiremos este tipo de injerencias externas.
Argi eta garbi, erresistentziaz bizi!
Errekaleor Bizirik!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!