Txupinazoak ez dauka aurpegi bakarra
Abuztuaren 4an, Zeledon Andra Maria Zuriaren plazara jaisten zen bitartean, Gasteizko Gaztetxean txupinazo okupa eta alternatiboa egin zuten, txosnetako Okupazio Egunaren baitan. Ostean, ohitura den legez, lehenengo potea hartu zuten familia, lagun eta kuadrila ezberdinek muinoko etxean. Aurten gainera, nobedade batekin: teilatutik musika egon zen Rafa plazako giroa ere animatzeko.
Gaur Gasteizen ez dago txupinazo bakarra: @GasteizGaztetxe-an ere txupinazo okupa alternatiboa https://t.co/zU1UTtbwRw pic.twitter.com/9RYbLHncsv
— Hala Bedi (@halabedi) August 4, 2018
This is Gasteli fatherfuckers!! 🤘🤘🤘 @GasteizGaztetxe pic.twitter.com/7A5D0B91nz
— MuyBastxs (@muybastos) August 4, 2018
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!