Susako izenburu berriak pil-pilean!
Leirerekin hitz egiten dugu, Susako kidea; urtaro honetako berritasunak birpasatuko ditugu.
Lehenengo liburua, Lisipe bildumako Ariadnaren haria: sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan izenekoa, Beatriz Fernándezena. Bederatzi urtetako ibilbidean, bilduma
honetan orain arte ateratako aleetan landu gabeko gai bat jorratzen du liburuak:
hizkuntzaren —eta batez ere, euskararen— tipologia eta erabilera soziala, sexuaren
edota generoaren ikuspegitik.
Ane Labaka Mayozen aurreneko poema liburua, Hezur berriak izenekoa da bigarrena.
Algara mutilatuak saiakera argitaratu zuen Lisipe bilduma feministan 2021ean eta Erradikalak 2022an
Ganbila antzerki bilduman, azken hau Beatriz Egizabal Ollokiegirekin batera. Haur eta gazte literaturako
hainbat lan ere argitaratu ditu. Txakur Gorria kolektiboko kidea izan zen eta bertsolaria ere bada.
“Zorionak, idatzi zidan, jakin dut hezur berriak dauzkazula” zorion-mezuarekin hasten da Labaka
Mayozen Hezur berriak. Hain zuzen ere, haurdunaldi batean eta umearen lehen hilabeteetan kokatutako
poemak biltzen ditu liburuak. 49 poemaz osatuta dago, gehienak laburrak. Hitzaurre moduan funtzionatu
dezaketen lau poema ditu hasteko, eta bi atal nagusi gero, “Aurrea” eta “Ondoa” izenekoak, umearen
jaiotzak banatutakoak.
Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa aurkeztuko dugu gaur ere. Orain arte helduentzat argitaratu duen
bigarren nobela da, 2013an kaleratutako Kristalezko begi bat-en ostean. Horrez gainera, poesia eta
narrazioa ere landu ditu helduen literaturan. Bere lanen artean daude Azalaren kodea, Bitsa eskuetan eta
Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuak eta Hezurren erretura narrazio lana. Lan ugari argitaratu
ditu haur eta gazte literaturan ere.
Meaberen bigarren nobela dela esan dut, baina ez da ohiko nobela. Poema bidez idatzitakoa da,
poemaz poema egiten du istorioak aurrera. Gaur egun nahiko berezia iruditzen zaigun hori ez da hain
arraroa literaturaren historiari erreparatzen badiogu. Literaturaren zatirik handiena forma neurtu eta
errimatuan idatzi zen luzaroan, baita gaur egun “Narratiba” deituko genukeen horren aurrekariak ere.
Pentsa dezagun euskarara ekarri berri duten Odisea-n, adibidez.
kontra, Ane Zubeldia Magriñá-rena. Ezinbestekoak dira grabitatea eta zorua/ biguntzeko haien kontra». Talkaren ordez, frikzioa.
Zartaren ordez, igurtzia. Hainbeste gauzaren kontra dagoela esatetik, sekula ukituko ez dituen
azalerez jabetzera egiten du liburu honetako ahots poetikoak. Uraren temaz, behin eta berriro
itzultzen den paisaia du jomugan, munduaren marruskadura, genealogia, buztinezko gorputz
bat, esan nahiko lituzkeen guztien bila. Eskuz ukitu ezin dena, hitzez haztatu nahiko balu
bezala. Mirari txikiez jabetzea, geldi-geldi egonda, edo dantza betean, ingurua izendatuz,
agurtuz, gerorako lur bat malgutuz.
Ondoren, kolaborazioa osorik:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!