Sidenorreko langileek atzo amaitu zuten ELAk eta LABek deitutako hiru eguneko greba
Azaroaren 26, 28 eta abenduaren 2rako deitu zituzten greba egunak sindikatu abertzaleek. Atzo Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako elkarretaratze batekin bukatu zuten hirugarren greba eguna.
Enpresako lau langileren kaleratze «bidegabeari» erantzuteko egin zuten greba deialdia ELAk eta LABek. Hiru egun hauetan elkarretaratzeak egin dituzte langileek lantegiko sarreran. Atzo, grebaren azken egunean, Eusko Legebiltzarraren aurrean mobilizatu ziren kaleratutako lankideei elkartasuna adierazteko eta egoera salatzeko. «Sidenorri zuriketarik ez! Readmisión 4 despedidos» leloa zeraman pankartarekin elkartu ziren.
Enpresako langile batzordea osatzen duten CCOO eta UGTri lau langile hauen kaleratzeen inguruan posizionatu daitezela eta informazioa lehen eskutik jaso ahal izateko batzar orokor bat dei dezatela eskatu diete. ELAk eta LABek salatu dute CCOOk eta UGTk enpresaren bertsioari men egiten diotela eta ez direla posizionatu lan gatazka honen aurrean. Egoera honen aurrean langileek sinadura bilketak egin dituzte CCOOri eta UGTri datorren ostiralean, hilak bost, batzar orokor bat dei dezaten eskatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
