A desalambrar: A-8 Blokeorik ez!
Gaurko elkarrizketan pasa den astean NBEan enegarrenez EEBBek Kubari inposatutako blokeoaren harira burututako bozkaketari buruz Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kidea den Jose Manzanedarekin mintzatuko gara. Abestiaren erradiografian Chico Buarque idazle, abeslari eta poeta brasildarraren 'A pesar de voce' abestiaz gozatzeko aukera izango dugu. Amaitzeko kolaborazioan Brasil izango dugu ere jopuntuan, oraingoan Via Campesinako emakumeek 2006an burututako ekintza gogora ekarriz aurten Askapenako brigadista izandako Endika Garciaren eskutik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!