Mas Asfalto: 2. OKUPAZIOA
2. programan okupazioaz hitz egingo dugu. Hasteko, ofentsiba burgesaren testuinguruan nola gogortzen ari den okupazioaren kontrako jarrera eta, bestetik, enpresa parapolizialek betetzen duten funtzioa aztertuko dugu.
Hasteko, Atal Koiunturalean Etxebizitza Sindikatua izangu dugu Los Herran 15 blokeko etxegabetzearen harira. Jarraitzeko, Itaiak indarkeriaren aurka abiatu duen kanpainaren azalpena emango digute eta Laudioko Gaztetxearen ustetzearen informazioa izango duzue. Azkenik, Aernnovako langileen borrokaren berri emango da.
Atal Tematikoan, OKUPAZIOA gai nagusia izanik, Alain Arrutiren eskutik okupazioaren aurkako ofentsibaren inguruko zenbait hausnarketa izango ditugu. Ondoren, Bartzelonako Sindicat d’Habitatge Casc Anticeko bi kidek desokupa motako enpresen inguruan hitz egiten dute.
Amaitzeko, Ekoizpen Artistikoan okupazio mugimenduaren kokapen historikoa eta baitan eman zen ekoizpen artistikoa landuko dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!