Ozaeta herrira iritsiko dira aurten Euskal Udalekuak
Negua amaitzen ari da, udaberrian sartzen ari gara eta konturatu orduko udan egongo gara. Horretarako, inguruetako baso eta mendietako zuhaitzak begiratzerik baino ez dago. Eta Euskal Udalekuetan, urtaroei aurreratzen ari zaizkie.
Udan zehar, aste batez edo bi astez, hezitzaileak eta haiekin egongo diren haurrak Goñi, Bernedo eta Ozaetan (Abaigarren ordez) elkartuko dira. Aurten, beraz, lehenego aldiz Ozaetako herrira iritsiko dira Euskal Udalekuak. Urtero bezala, hamar edo hamabost egun euskaraz, naturan, laguntasunean elkarbizitzeko; urtero bezala, baina urtero desberdin.
Izena emateko aukera martxoaren 5etik aurrera egongo da eta edozein zalantza argitzeko www.udalekuak.eus webgunera joteko deia egin dute antolatzaileek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
1 thought on “Ozaeta herrira iritsiko dira aurten Euskal Udalekuak”