Otsailaren 23an Berri Txarrak-ek Araban eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai Hala Bediko webgunean
2018.urtea amaitzeko sorpresa berezi bat dugu Halabelarri guztientzako. Berri Txarrak talde naparrak, 25 urteren ostean ‘Ikusi Arte’ amaiera bira egingo du 2019.urtean. Ildo beretik, Gasteizen eskainiko duen kontzerturako data jakinarazi dute jada; etxe honi baieztatu diotenez, Araban egingo duen lehena eta bakarra. Otsailaren 23an, larunbatean, izango da kontzertua, Astegietan (Gasteiz kanpoaldean).
Kontzertu horren antolakuntza, “Hala Bediren eta Gasteiz osoaren” esku geratuko da. Beraz, bi modu egongo dira bertaratzeko:
1. Sarrera gaur, ostirala, 12:00etatik aurrera link honetan (musikaze) erosiz: klikatu agenda atalean.
2. Irratian bertan izena eman antolakuntzan parte hartzeko: turnoak, muntaketa, segurtasuna, bengalak itzaltzeko… Aukera hau hautatzen dutenek sarrera debalde izango dute. Horretarako klikatu hemen.
Hala Bedik jakin ahal izan duenez, ez da gaueko kontzertu bakarra izango: Urbizutarrek (Gorka eta Iñaki Pela) eszetakia elkarbnatuko dute 21:00etan hasiko den ikuskizunean. Ateak eta sarrerak aldatzeko takillak, berriz, 16:00etan irekiko dira.
Jaio. Irratia. Hil.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
1 thought on “Otsailaren 23an Berri Txarrak-ek Araban eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai Hala Bediko webgunean”