Olariagak hAUSnART hirugarren zenbakiak dakarrena azaldu digu
Andoni Olariaga filosofoak hAUSnART pentsamendu aldizkariaren hirugarren zenbakiari buruzkoak kontatu ditu Zebrabidea saioan. Lapiko Kritikoa kolektiboaren aldizkariak Humanismoari hilondoko gutuna azpititulua izango du oraingo honetan. Gai horren inguruko hainbat gai landu dituzte, tartean Santiago Zabalaren komunismo hermeneutikoari buruzko elkarrizketa. Korronte filosofiko horri buruzko printza batzuk azaldu ditu Olariagak irrati saioan.
“Lan oso handia izan da” aldizkari hau amaitzea, Olariagak aitortu duenez. Euskal Herriko pentsamenduaren historia ere ukitu dute, baita posthumanismoa ere.
Datozen egunetan helduko da saltokietara hAUSnART aldizkariaren laugarren alea (3 zenbakia badu ere).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!