Malagan izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu zuten atzo Ariznabarrako hainbat auzokidek eta kolektibok
Aurreko asteburuan, ekainaren 7an, Gasteizko emakume bat erail zuen bere bikotekideak Marbellan. Pilar zuen izena eta Ariznabarrako auzokidea izan zen duela urte batzuk. Bertan egin zuten atzo elkarretaratzea hainbat auzokide eta eragilek.
Egoera honen aurrean, urgentziazko zenbait betebehar azpimarratu zituzten: indarkeria hori jasaten ari diren emakumeak laguntzea eta babestea; indarrez erantzutea eraso bakoitzaren aurrean, erasotzaileak zigor gabe atera ez daitezen; eta gizarte osoaren begiak irekitzea, egoera hau guztion arazoa baita, eta benetako konpromisoa behar da hori aldatzeko”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!