“Kontrahegemoniatik ikertu” jardunaldiak Gasteizen
Hegoa eta EHUk jardunaldi bat antolatu dute etorkizun emantzipatzaileago bat elkarlanean eraikitzeko. Mundu mailako ikertzaileak gonbidatuz, memoriaren ikerketa eta kudeaketaz arituko dira
Kontrahegemoniatik abiatuz, ikerketa lanen pentsamendu kritikoa eta memoria kolektiboa sustatu nahi duen ekitaldia dugu hau. Hegoaren ekimenez, Gasteizen sustraitu dute oraingo jardunaldi berri hau. Ondorioz, ezinbestekoa izan da Martxoak 3 egitarauan sartzea, memoriaren ariketa gorpuzteko adibide ezin hobea. Espainiar estatuaren barkamenaren esperoan, erreparazio prozesuaren nondik norakoak eta memorialaren etorkizuna dira gaietako batzuk, munduko beste tokietatik gerturatuko diren hizlari zein entzuleek landuko dituztenak. Beste kasuetatik jasotako ikasketak eta hausnarketak bereganatzeko aukera paregabea izango da, bai ikerlarientzat eta baita gizarte bezala pentsamendu kritikoa fintzen jarraitzeko ere.
Elkarrizketa osorik:

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
