Karla Pisano (Etxebizitza Sindikatua): “Asko dira Alokabiderekin lotuta heltzen diren kasuak, etxegabetze ilegalak, kontratuen baldintzak aldatzea eta abar”
Alokabiderekin izandako arazoetarako aholkularitza eskainiko dute asteazkenero 18.00etan Sansomendiko Gizarte-etxean.
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak tresna berri bat aurkeztu du, kasu honetan zehazki Alokabide zerbitzu publikoarekin lotutako etxebizitza arazoak dituztenentzako. Alokabiderekin lotutako arazoak asko ugaritu dira azken aldian Sindikatura heltzen direnen artean, eta lanketa espezifikoa egiteko beharra ikusi dute.
Gaur hasita, asteazkenero, arratsaldeko 18.00tan bilduko dira Sansomendiko gizarte-etxean, aholkularitza lanak eta antolakuntzarako gonbidapena egiteko. Karla Pisano Etxebizitza Sindikatuko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu Alokabiderekin lotutako arazo ezberdinak eta honen aurrean dakarten proposamena.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Karla Pisano (Etxebizitza Sindikatua): "Asko dira Alokabiderekin lotuta heltzen diren kasuak, etxegabetze ilegalak, kontratuen baldintzak aldatzea eta abar"00:11:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
1 thought on “Karla Pisano (Etxebizitza Sindikatua): “Asko dira Alokabiderekin lotuta heltzen diren kasuak, etxegabetze ilegalak, kontratuen baldintzak aldatzea eta abar””