Iñigo Leza (Euskal Herria Bizirik): “Lurra defendatzea da gure alternatiba bakarra, ez dago sistema kapitalista hau salbatzerik”
"Lurraren defentsa antolatzeko" kanpaldia egingo du Euskal Herria Bizirik-ek 16tik 18ra Donemiglianan. Elkar ezagutza eta lurraren ezagutza bera egongo dira erdigunean.
Egitarau luzea prestatu dute Euskal Herria Bizirik sareko kideek asteburu honetarako. Hitzaldiak, tailerrak, txangoak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte lurraren defentsa ardatz hartuta. Uribarri Jauregin egingo dute bertan zentral eoliko bat eta zentral fotoboltaiko bat martxan jarri nahi dituztelako inguru honetan, proiektuen hauen aurka egiteko. Proiektu hauek Araban eta Nafarroan lur publikoak pribatizatzeko helburua dutela salatu du Iñigo Lezak Euskal Herria Bizirikeko kideak, “mendi publikoak industria gune” bilakatzen ari direla esanez.
Herritarrak lurrera hurbildu nahi izan dituzte. “Horrelako leku batean egin nahi genuen jendeak ikus zezan nolakoak diren gure lurrak, ze garrantzitsua den hori defendatzea eta etorkizunean horrela mantentzea.”
Lurrak etsai argi bat du haien aburuz: sistema kapitalista. “Guk argi daukagu sistema kapitalista dela gaixotasuna, eta ez dago hura salbatzerik.” Bide horretan kapitalismoak suposatzen duen mehatxuaz kontziente izatea eta bizitzeko beste modu bat existitzen dela sinistu behar dela dio Lezak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Iñigo Leza (Euskal Herria Bizirik): "Lurra defendatzea da gure alternatiba bakarra, ez dago sistema kapitalista hau salbatzerik"00:12:17
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!