Historia del Rock Vasco liburua
Ritxi Aizpurua, Baga Biga disketxeko arduraduna, Zebrabidean.
Elena Lopez Aguirre idazle eta kazetari gasteiztarrak Historia del Rock Vasco liburua argitaratu berri du.
Liburuak entziklopedia kutsua du: 576 orrialde, aurkibideak 5000 sarreratik gora, 60 orrialdeko aurkibidea, eta orrialde horiek guztiak 30 sailetan banatuta. 1950etik 2011ko urrira arte, Euskal Herrian argitaratu diren disko guztiak bildu ditu liburu honetan, akatsen bat egon badaiteke ere tartean. Liburu hau euskal musikagintzaren inguruan sor daitezkeen hausnarketetan tresna garrantzitsua bilakatuko dela uste da.
Hilaren 14an aurkeztu zuten, Artiumen, arratsaldeko 18:00etan. Aurkezpenean izan ziren, besteak beste: idazlea bera, Pedro Espinosa, Roberto Mosso, Josu Zabala eta Ritxi Aizpurua. Ondoren, 20:30ean, Hell Doradon festa moduko bat egin zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!