Hamaika ekintza egingo dira Gasteizen Euskararen Eguna ospatzeko
Bihar, abenduak hiru, Euskararen Eguna ospatuko da eta ekintza ezberdinak burutuko dira Gasteizen
Goizean Gasteizko campusean “Faxismoaren aurkako Herri Unibertsitatea” antolatu dute. Bertan agerraldia egingo dute 14:30etan “Euskaraz ikasteko eskubidearen alde borrokatu!” lelopean. Arratsaldeko 17:00etan hitzaldi bat egingo dute “Bakeak euskarari kalte egiten baitio” izenpean eta bukatzeko 19:00etan Bertso saioa egongo da.
Euskaraz Berrarmatu lelopean aurkeztu du Gasteizko Gaztetxeak bere programa propioa. Bertan 18:00etan Wazemank umorezko telebista-saioaren eta Lazkao Txiki marrazki bizidunetako telesailaren momentu onenak proiektatuko dituzte. 19:33etan Hitzartze bat egingo dute “elkarbizitza deskafeinatuak eta etsaiaren diglosiak ito aurretik” deitua. Eta bukatzeko 20:00etan Hala Bedi irratiko Babazorra irratsaioko kideek zuzeneko irratsaioa egingo dute: Babazorrak Live Show.
Errekaleorren ere aurkeztu dute beren egitaraua. Arratsaldeko 18:00etan auzoko Gaztetxean geratuko dira elkarrekin bizikletan Izaskun Arrue Kulturgunera joateko. 18:30etan IAKk antolatutako ekimenetara batuko dira, lehenengo kalejirara eta gero argi piztera. Egunari bukaera emateko 20:30tan Errekaleorreko Gaztetxean afaria egingo dute norberak eramandako janariarekin.
Etzi, abenduak lau, “Arabako euskara. Zer dakigu?” izeneko hitzaldi bat emango du EHUko ikertzaile eta Judimendiko euskara batzordeko kide den Asier Gonzalezek. Hitzaldia 19:00etan izango da Judimendiko Auzo Elkartean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
