Hala Bedi talentu gaztearen bila
Gurekin irratsaiorik egin nahi? Babazorrak dena kontatuko dizute gaurko elkarrizketan!
Badakizu nolakoa den irrati bat barrutik? Desberdintasunik ba al dago irrati arrunt eta aske baten artean? Nola lagundu dezaket honelako mugimendu kolektibo hain txulo batean? Nire iritzi, interes eta frikadak egiteko aukera ba al daukat benetan?
Halako galderak izan badituzu noizbait, zure sorte oneko elkarrizketa duzu hau:
✨EGIN ZURE IRRATSAIOA HALA BEDI IRRATIAN!!!✨
📻 BAINA ZER DA HALA BEDI?📻
Hala Bedi Gasteizko irrati librea da, 1983. urtean sortua, autogestioa eta asanblada oinarri. Ahotsik ez dutenei ahotsa ematen diegu. Gasteizko mugimenduen eta jendearen bozgorailu izan nahi du.
Irratia bera oso anitza da, gaur egun gai ezberdinen inguruko irratsaio ugari ditugu: musika, egunerokotasuna, bertsoak, politika, arlo internazionala, literatura, umorea… Eta zuk, baduzu kontatzeko zerbait? Gogoa besterik ez duzu behar! Zergatik ez duzu irratsaio bat egiten?
Irratian beste modu askotan parte hartu daiteke, bideoak eginez, albisteak erredaktatuz… proiektu komunikatiboa elikatuz, denontzako lekua dugu Hala Bedin.
Guk baliabideak eta espazioa urtziko dizkizugu, zure ahotsa falta zaigu!
Kontaktua:
– programazioa@halabedi.eus
– 688727226
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!