Gaza hiriaren inbasioa salatuko dute irailaren 28an Gasteizen
Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizatzeko deia egin du Israel Estatu sionistaren proiektu genozida eta kolonialaren aurka.
Plataformak Estatu sionistaren azken erasoaldia gaitzetsi du, Gaza hiriaren aurkako inbasioa. Gogorarazi dute, halaber, erakunde sionistak egindako garbiketa etikoa eta genozidioa “mendebaldeko erakunde eta gobernuen laguntza eta konplizitateari esker bakarrik dela posible”. Mendebaldeko gobernuen aurpegi zuriketa ere seinalatu dute: “Palestinaren aldeko keinuak egin arren, harreman ekonomikoak, diplomatikoak eta kulturalak mantentzen dituzte Israelekin, Palestinaren aldeko protestak jazarri eta kriminalizatzen dituzten bitartean”.
Horregatik, Palestinarekin elkartasuna plataformak uste du beharrezkoa dela mobilizatzen jarraitzea entitate sionistaren eta hori sostengatzen duten gobernuen aurka, eta Palestinako herriaren erresistentziaren alde. Irailaren 28an, 13:00etan, mobilizaziora deitu dute Andra Mari Zuriaren plazatik.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
