“Ezin da hitz egin disidentziak babesten dituen polizia mota baten inguruan”
Donostiako Txago kolektiboarekin hitz egiten dugu, 2024ko Karrikaratuz txostena aurkeztu dutelakoan. Bortizkeriaren desnaturalizazioaz eta pertsona ororen defentsari buruz hitz egiten dugu.
Donostian jaiotzen den kolektibo honen helburua bortizkeri eta gehiegikeria polizialak dokumentatzea eta kaleratzea da. Horretarako, Karrikaratuz txostena plazaratzen dute urtean behin, bigarren edizioa izanik aurtengoa. Bertan arrazismoaren igoera izan da edizio berri honen egiaztatze nagusia: pertsona arrazializatuen aurkako erasoen gorakada areagotuz.
Kolektiboaren gogoeta desberdinen artean, disidentzien ikuspuntuarena topatzen dugu. Interesgarri nahikoa nola azpimarratzen duten poliziaren funtzioa dela “status quoa mantentzea”, egoera hori zalantzan jartzen duen edozeinen aurka joatea izango da haien lana. Formakuntza feminista, antiarrazista edo LGTBQ+ jaso omen badute ere, ezin da hitz egin polizia antiarrazistaren inguruan, polizia badagoelako “disidentzia” hori disidentzia izateko.
Ondoren, elkarrizketa osorik:
-
Suelta la olla: "Ezin da hitz egin disidentziak babesten dituen polizia mota baten inguruan"00:18:43
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!