Euskara | Aldatu gidoia euskararen alde
Intza Gurrutxagaren kolaborazioa.
Gaurkoan, euskara eta ikus-entzunezkoak izango dituzu hizpide Intza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskarazeko kideak. “Aldatu Gidoia Euskararen Alde” kanpainaren helburua helburuak azaldu dizkigu, baita Eusko Jaurlaritzari egiten dizkioten eskakizunak. EITBz haratagoko hizkuntza politiketan ere euskara erdigunean jartzea da kanpainaren eskaeretako bat.
Azkenik, maiatzaren 18an Jaurlaritzak Lakuan (Gasteiz) duen egoitzaren parean izango den mobilizazioaren berri eman digu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!