Estali dituzte gaur goizean jarritako Voxen kartel arrazistak
Vox-ek kanpaina arrazista bat abiatu du Espainiako Estatuko hainbat hiritan, tartean Gasteizen. “Ordezkapen handia” delako eskuin muturreko teoria zabaltzen duen Frontera Sur markarekin, lelo islamofobodun kartelak jarri dituzte kalean, besteak beste: “Más ramadán que Virgen Blanca”, “Más kebab que pintxos” edo “Más burkas que txapelas”. 2039an Gasteizen “bertakoak baino atzerritar gehiago” egongo direla da zabaldu duten mezu nagusia.
Ordu batzuetara, kenduta eta estalita agertu dira dagoeneko kartelak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!