Espainiako Falangeari aurre egitera deitu dute Hispanitatearen Egunean
Hala Bedi irratiak bideo hau jaso du Hispanitate Egun bezperan, Falangearen aurka mobilizatzera dei eginez. Faxismoaren aurrean klase batasuna aldarrikatu dute egileek, eta “Falangea suntsitu” dioen graffiti bat ere ageri da. 11.30etan Marqués de la Alameda plazan elkartzera dei egin dute.
Falangearen mobilizazioa
Hispanitate Egunean, urriaren 12an, Espainiako Falangeak mobilizatzeko deia egin du Gasteizen. Gasteizko zenbait mugimenduk erantzutera dei egin dute azken egunetan. Hitzorduak daude goizean eta arratsaldean.
(Erredakzioan jasotako bideoa)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!