Errekaleorreko jardunaldi feministak, ikuspegi eta korronte ezberdinak elkarbanatzeko plaza
Urriaren 19tik 21era ospatuko dituzte jardunaldi feministak Errekaleorren. Eztabaidak ez dira auzora mugatuko, izan ere, antolatzaileen ustez, “gurean gertatzen dena Euskal Herriko zenbait leku eta egoeren isla ere badela uste dugu; horregatik, jardunaldiak ere kanpora begira antolatu ditugu”.
“Feminismoa eta honek jorratzen dituen eremuak ulertzeko era desberdinak daudenez, auzotik feminismoaren inguruko eztabaida teoriko baten beharra ikusi genuen”, azaldu diote antolatzaileek Hala Bediri. Izan ere, gogoan izan dutenez, auzoak berak eta proiektuak feminismoa bere ardatz politikotzat dute.
Hala ere, jardunaldiak ez dira soilik auzora mugatuko: “Gurean gertatzen dena Euskal Herriko zenbait leku eta egoeren isla ere badela uste dugu; horregatik, jardunaldiak ere kanpora begira antolatu ditugu”.
Egun hauen beste helburuetako bat perspektiba, ikuspegi eta korronte desberdinetatik ideiak elkarbanatzea izango da, “gure burua ere modu politiko eta teoriko batean formatzeko”.
Azpiegitura zabala
Urriaren 19tik 21era Errekaleorren egongo den azpiegitura oso zabala izango da, Euskal Herritik hurbildu nahi duen eozeinek izanik aukera. Besteak beste, lo egiteko lekua behar izatekotan izena eman beharko da (errekaleor.jardunaldifeministak@protonmail.com) eta otordu guztiak izen ematearen barruan egongo dira, borontarearen truke.
Mahainguru eta hitzaldiak hurbiludko diren lagun guztientzako izango dira. Ostiral iluntzea eta igande arratsaldeko ezatabaida, ordea, bakarrik emakumeoentzat*.
Horetaz gain, haurrentzako zaintza leku bat egokituko dute, “zaintzak kolektibizatu eta guztion parte hartzea bermatze aldera”. Gaubelek, aldiz, “espazio informalago” bat sortzea izango dute helburu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
2 thoughts on “Errekaleorreko jardunaldi feministak, ikuspegi eta korronte ezberdinak elkarbanatzeko plaza”