Eli Etxeberria (LAB sindikatua): “Sexu langileak entzun behar ditugu, subjektu politiko bezala aitortuz”
Urriaren 24ean “Sexu-lana. Kriminalizazioa edo aitortza” jardunaldiak egonen dira Aldabe Gizarte Etxean LAB sindikatuak eta Iparhegoa ikasketa sindikaletarako fundazioak antolaturik.
Klase langile subjektuaren ideia zabaltzea eta klase perspektiba integralago bat garatzearen helburuarekin, historikoki hainbat langile subjektu bazterturik gelditu direla aztertu zuten sindikatutik eta horietara hurbildu nahi izan zuten. Sexu-langileek sektore horren parte egiten dute eta jardunaldien helburua horien egoera zein den ezagutzea da, beraien eskaera eta aldarrikapenak entzunez. Horretarako beharrezkoa izango da horiek guztiak beraien ahotsetik zuzenean entzutea.
Hizlarien artean Clarisa Velocci, Maria Barcons, Paula Sánchez eta Paula Ezkerra egongo dira. Honen guztiaren inguruan hitzegiteko LABeko Idazkaritza Feministako arduraduna den Eli Etxeberria izan dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Eli Etxeberria (LAB sindikatua): “Sexu langileak entzun behar ditugu, subjektu politiko bezala aitortuz”00:18:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
1 thought on “Eli Etxeberria (LAB sindikatua): “Sexu langileak entzun behar ditugu, subjektu politiko bezala aitortuz””
Barkatu, non dira jardunaldiak? Aldaben edo Montehermoson? Kartelan Montehermoso jartzen du.