EHKOlektiboak zigilu berria sortuko du bertako elikagaien kalitatea ikuskatzeko asmoz
Maialen eta Alfredorekin hitz egiten dugu, kolektiboaren kide eta baserritarrak.
ENEEKez gain, EHKOlektiboak ere arituko da bertako (eta Euskal Herri osoko) hornitutako elikagaiei zigilua ematen, kalitate baldintza anitzen truk. Hain zuzen, helburua da bertako baserri eta baserritarren agroekologia lanak eta esfortzuak goraipatzea, produktuen ekoizpenaren kalitatea ziurtatzeaz gain. EKO zigiluak ziurtatzen duena askoz xumeagoa da: landarearen jatorria eta bere hazkundean erabilitako produktuak ekologikoak direla. Eta gutxi ez bada ere, faktore anitzek zeharkatzen dute egungo kontsumo errealitatea, horregatik zigilu berri honek-marigorringoa duena adierazle-beharrezkotzat jotzen dute askok.
Baserri bizimodua, baserrien biziraupena eta inguruan daukan kultura mamitsuaren lagun izateko erabilia izango den marigorringoa eraikuntzan dago. Euskal Herri osoan jarduten dutela aipatu dugu, eta Araba bezalako eskualde batean (populazio dentsitate oso txikia duena landa eremuetan) inpaktu handiko dinamika da hau. Alfredoren baserria kasu, Añanako koadrilan aurkitzen dena, adierazle sinbolikoa dugu. Denon esku kontsumo arduratsua egitea eta gure baserritarrengana joatea ohitzea, supermerkatu eta bestelakoen gizatasun faltaren konplize jarraitzen ez izateko: baserritar lagun bat topa ezazu.
Ondoroen, elkarrizketa osorik:
-
Suelta la olla: EHKOlektiboak zigilu berria sortuko du bertako elikagaien kalitatea ikuskatzeko asmoz00:24:23

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!