Burujabetzarako euskal bide orria
Halakomunikazioa BediKonponbidea hitzaldi sortaren barruan, bigarrena izan genuen aurreko astelehenean. Mario Zubiaga, Eguzki Urteaga eta Floren Aoizek, Euskal Herriaz eta burujabetzarako euskal bide orriaren inguruko hausnarketak eskaini zizkiguten. Gogoratu, datorren astelehenean, Ekonomia izango dela izpide Retos de la Economia de Euskal Herria hitzaldian Ignacio Aldekoa gizarte etxean (Florida), iluntzeko 19:30etan; hitzaldi honek, HALAkomunikazioa BEDIkonponbidea itxiko du aurtengoz.
Bestalde, hitzaldia FM bidez entzun nahi duzuenok astelehenean, hilak 28 HALA BEDI irratiaren frekuentzian entzun ahalko duzue, Burujabetzaren inguruko hitzaldia gaueko 10etan.
Hona hemen hitzaldia biltzen duen audioa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
2 thoughts on “Burujabetzarako euskal bide orria”
Etsigarria, asimilazio erabatekoa!
Burokraziak zer trikimailu ez duen erkiilbao bere eraginkortasun eza estaltzeko! Hala ere, burokrazioaren funtsa eraginkortasun eza dela dakienak badaki gerundioak debekatzearena eraginkortasun ezaren beste adibide bat besterik ez dela, adibide behingoz barregarria. Brasildarrak oso jaioak omen dira horretan, Brasilek Londresen daukan enbaxadan lan egiten duen lagun batek esaten didanaren arabera.