TEASER | Teresa Ruiz de Arbulo Ugalde «arabera»
-Estreno viernes 10 de Marzo-
Gehiago…
Gehiago…
Lodifobiaren aurkako eguna ospatu zuten larunbatean, Ezin Kabitu taldeak berak antolatuta, gizentasunak sortzen duen aurkakotasuna arbuiatu eta pertsona lodiek urteetan jasan dituzten zapalkuntzei «planto» egiteko asmoz. Iaz ekin zioten lodifobiaren aurkako aktibismoa sustatu eta saretzeari, eta orduan proposatu zuten eguna antolatzea.
Euskal Eskola Publikoaren aldeko Gasteizko Plataformako kideek salaketa-prozesio egin zuten larunbatean, ikasleak doktrinatzen jarraitu dezaten eliza katolikoaren menpe dauden ikastetxeek diru publiko gehiago jasoko dutela salatzeko. Ekintza honekin, Hezkuntza Akordioaren sinatzaileak diren EAJ, PSE, EHBildu eta Elkarrekin Podemos alderdi politikoei adierazi nahi diete hartu duten erabakiarekiko erabateko desadostasuna.
Hala Bedi irratiak 40 urte bete ditu. Hamaika dira irratia haien ahotsez hauspotzen duten irratsaioak eta bestelako lanetan ari diren kideak. Horregatik, ahotsa eman nahi diegu oraingoan, beste ikuspegi batekin.
Hauxe da horietako lehena, Kafe Expresoko kideei egin diegun elkarrizketa. Programa nola eta zergatik hasi zuten, izan duen harrera, esperientziak, anekdotak kontatu dituzte, eta espetxeaz ere jardun dute zorrotz.
“100 urte baino gehio Gasteiz Eraldatzen”. Hala Bedi irratiak 40 urte beteko ditu, Gasteizko Gaztetxeak 35, Auzolana Pilotalekuak 15, Errekaleorrek 10 urte eta Sumendik 7. Guztira ehun urte baino gehiago dira eta, ospatzeko, inauterietan egin dute lehen ekimena.
HALABEDITARRAK | Lander Perez Picazo artista gasteiztarra izan dugu gaur Hala Bedin. Atzerrian arte ikasketak egiten urte luzez egon ondoren, Gasteizen dago berriz ere, eta lanean jarraitzen du.
Otsailaren 8tik erakusketa bat dauka martxan Arte eta Lanbide Eskolan, “Lehenik marrazkia izan zen” izenekoa.
Artearen beharraz, bere ibilbideaz, erakusketaz eta beste gauza askori buruz hitz egin dugu.
Ainhoa Pardinak, Hizpideko euskara kolaboratzaileak, Edurne Azkarate aktorea elkarrizketatu du. Oiongo aktoreak Irati pelikulan hartu du parte, beste gauza askoren artean. Iratiko euskarari buruz, Oiongo egoera soziolinguistikoaz, bertsolaritzaz, euskal zentro eta periferiaz aritu dira, besteak beste.
Delirium Tremens musika taldea, 80 eta 90 hamarkadetan Euskal Herriko rock talde erreferentea izan zen. Hiru hamarkadatako etenaren ondoren 2022an disko berriarekin itzuli dira. Hala Bedi irratian izan ditugu Andoni Basterretxea eta Haritz Harreguy solasaldi goxoan.
Locutor del magacín matinal Suelta La Olla, Juan Carlos García Soriguren «Patas», conocido en Gasteiz, también, por haber regentado el bar Zulape y por los lazos con el movimiento popular.
Tendrá como protagonistas a personas relacionadas con Hala Bedi y con el movimiento popular y cultural de Araba. La primera entrevista, con el locutor de Suelta la Olla Juan Carlos García Soriguren «Patas», verá la luz ésta misma semana.
Manifestazioa salaketa eta ekintza kolektibo bezala egin dute, arazoa indibiduala ez dela adierazteko eta problematika honen aurrean “auzoa batuta agertzen dela ikustarazteko”. Hiru hilabete eman ditu Judimendiko Batuta sareak energiaren problematika lantzen eta mobilizazioarekin eman diote amaiera dinamikari.
Hertzainak taldearen azken entseguetako batean izan da Hala Bedi, musikariekin solasean. Imaginatzen al zuten horrelakoa Hertzainaken agurra? Nola ikusten dute taldearen ibilbidea oraingo ikuspegitik?
“Herrigintzak bakarrik ezin du, Estatua behar dugu.”
Respondiendo a un llamamiento de de acciones globales contra el uso de armas químicas y nucleares contra Kurdistán por parte del Estado turco, han homenajeado a diecisiete mártires en Gasteiz en un acto en la calle. A su vez, han denunciado la “política de ocupación y aniquilación del pueblo kurdo” que lleva a cabo el Estado fascista turco.