Uhintifada : Ahoztar Zelaieta: «Ertzaintza espioitzarako teknologiaz hornitzen duten enpresa israeldarrek leku nabarmena dute nazioarteko armagintzako merkatuetan, eta hertsiki lotuta daude Israelgo armadari eta mundu osoko diktadura erregimenei»
Uhintifada 435. Azken hilabeteotan polemika handia piztu dute espainiar estatuan espioitzaren inguruko salaketek. Horien arabera, estatuko aparatuek politikari eta ekintzaileak zelatatu dituzte, arlo independentistakoak nagusiki, Pegasus programa baliatuz. Israelen ekoiztutako software hori sakelako telefonoetan txertatzen da, erabiltzaileak jakinaren gainean ez daudelarik, eta zelatatzerako tresna bihurtzen ditu aparailuak. Baina zaintza masiborako teknologia horren erabilera ez da Espainiako estatuko estolderiaren kontua bakarrik, gauza frogatua baita Ertzaintzak zein Eusko Jaurlaritzako inteligentzia zerbitzuek ere programa hori edo antzekoak erabili dituztela. Horixe erakutsi du gure aste honetako solaskideak; Ahoztar Zelaieta kazetari, kriminologo eta ikerlariak.