Gasteizko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kaleratutako eskuorria erretiratzea exijitu du Mugimendu Feministak
Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak eskuorri batzuk zabaldu dituzte gauez kalean bakarrik ez ibiltzea gomendatuz emakumeei. “Aholkuek” haserrea sortu dute eta Mugimendu Feministak gogor kritikatu ditu bi indar polizialak.