Berbetan : Erromeriak eta euskal tradizioak: Berbetan! 26 ft. Joseba Tapia

Gaurkoan Joseba Tapia trikitilaria izan dugu programan bere ibilbide musikalari buruz berbetan. Gainera, euskal tradizio eta erromerien aldaketa prozesuaz izan gara. Berbetan izango gara!

Berbetan : Gure pailazoak: Berbetan! – 25 ft. Porrotx

Gaurkoan inoiz eduki dugun gonbidatu bereziena eduki dugu gurekin, gure txikitako idoloa: Porrotx. Haren ibilbideari buruz, lanari buruz, gure txikitako oroitzapenei buruz… Berbetan izango gara!

Berbetan : Hipokresia munduan: Berbetan! – 24 ft. Idoia Moreno

Gaurkoan azken hilabeteetako etorkin eta hipokresiari buruz aritu gara. Zergatik hartzen ditugu kontuan etorkin ukraniarrak eta ez urteetan zehar Pakistanetik ihesi ibili direnak? Honi buruz hitz egiteko Idioia Moreno erizaina eduki dugu gurekin. Berbetan izango gara!

Berbetan : Azterketak eta presioa: Berbetan! – 23

Gaurkoan, azterketa astea bukatu berri eta selektibitatea parean dugula azterketen eta horiek sortarazten diguten presioaren inguruan aritu gara. Berbetan izango gara!

Berbetan : Met Gala eta estilismoak: Berbetan! – 22

Gaurkoan Met Galaren lookak aitzaki modaren inguruan hitz egin dugu: pasarelak, celebrity-ak, kritikak… Nola ikusten dugu hau? Zer iruditzen zaigu? Berbetan izango gara!

Berbetan : Pruden eta jai eredua: Berbetan! – 21

Gaurkoan San Prudentzio eguna dela eta geure jai ereduaren inguruko gogoeta bat egin dugu: alkohola, drogak… Baina tradizioari buruz ere hitz egin dugu eta horrelako egun berezietan egiten ditugun planei buruz.

Berbetan : Arrazakeria instituzionala: Berbetan! – 20 ft. Leo Bueriberi

Gaurkoan arrazakeriari buruz aritu gara berbetan: erregularizazioa, alderdien jarrera honekiko, probetxua ateratzea… Horretarako Leo Bueriberi etorri zaigu, Erregularizazioa Orain taldeko partaidea. Berbetan izango gara!

Berbetan : KORRIKA 2022: Berbetan! – 19 ft. Amaia Lasaga

Gaurkoan KORRIKAri buruz aritu gara, bere funtzionamenduari buruz eta gure esperientzari buruz. Gainera, Euskal Herritik kanpo egiten diren beste ekimen batzuk ezagutu ditugu. Horretarako, Amaia Lasaga Gasteizko KORRIKA arduraduna eduki dugu gure artean.Berbetan izango gara!

Berbetan : Edertasun kanonak: Berbetan! – 18

Gaurkoan edertasun kanon inguruan aritu gara, nondik datozen, nola eragiten duten gizartean, sare sozialek duten lotura kontu guzti honekin, eta beste asko. Berbetan izango gara!

Berbetan : Martxoaren 8a eta feminismoaren bilakaera: Berbetan! – 17 ft. Amparo Montero

Gaurkoan feminismoa izan dugu hizpide martxoak 8a pasa baita. Egun horren bilakaera eta feminismoaren inguruan aritu gara, gure iritziak alderatuz eta ideiak partekatuz. Berbetan izango gara!

Berbetan : Martxoaren 3a eta langile sarraskiak: Berbetan! – 16 ft- Memoria Gara eta Martxoak 3 Elkartea

Gaurkoan Zaramagan 1976ko martxoaren 3an gertatutako sarraskiaren harira Josu Santamarina eta Lander Garcia ekarri ditugu honen inguruan hitz egiteko. Antzeko beste gertaeraren bat ere aztertuko dugu. Berbetan izango gara!

Berbetan : Farmazeutikak eta osasungintzan: Berbetan! – 15

Gaurkoan farmazeutiken negozioa kritikatu dugu, osasungintzaren egoera prekarioaren inguruan hausnartu eta antikontzeptiboak ikusmiran jarri ditugu. Berbetan izango gara!

Berbetan : Tortura eta kartzelak: Berbetan! – 14

Gaurkoan torturari buruz aritu gara, hau nola erabiltzen den, nork, norekin… Kartzelen inguruan ere hitz egin dugu, beharrezkoak dira? Funtzionatzen dute? Berbetan izango gara!

Berbetan : Hezkuntzaren digitalizazioa: Berbetan! ft. Paloma (IKAS) – 13

Gaurkoan gure hiriko insititutu batean emandako borrokaren harira hezkuntzaren digitalizazioaz aritu gara. Kontrola areagotu al da? Gehiegi erabiltzen al ditugu ordenagailuak? Zer egin honen aurrean? Berbetan izango gara!