[ARGAZKI GALERIA] Milaka langile atera dira kalera Palestinaren alde
Sindikatu gehienek deituta, lanuzte eta mobilizazio eguna izan da urriaren 15a. Israelekin harremanak etetea izan da gehien entzun den aldarrikapenetako bat.
LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde eta Hiru sindikatuek hiru orduko lanuzteak deitu dituzte, ELAk lau ordukoak, eta hezkuntzan egun osoko greba egin da. Mobilizazio nagusia sindikatu gehienek deitu dute goizean. Bete egin da plaza hasieran eta, amaieran ere, jendea inguruko kaleetan gelditu behar izan da, leporaino beteta baitzegoen. Sindikatuek arrakastatsutzat jo dituzte lanuzte deialdiak. LABen arabera, 110.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetako mobilizazioetan.
Goizeko 10.30ak aldera hasi dira hiriko hainbat txokotan zutabeak biltzen, lantokietatik, batez ere. 12:30etan egin dute bat Andra Mari Zurian. Mobilizazioaren amaieran Israelgo Estatuarekin harreman ekonomiko eta instituzionalak eteteko eskatu dute sindikatuek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!




































