ADITU ikastaroaren aztarnen jalkina
Garabidek urtero antolatutako programaren baitan, Ketxua eta Nasa Yuwe-ko hizlariak ditugu gonbidatu, hizkuntza gutxituak lantzen duen ADITU formazioa bukatzen ari direlarik.
Programaren helburua euskararen biziberritze-prozesuaren nondik norakoak elkarbanatzea da, baita beste hizkuntza gutxituenak ezagutzea ere. Aurten, Hego Ameriketako zein Afrikako hizkuntza anitzen hiztunek elkar topo egin dute Euskal Herrian, hizkuntzen eta haien komunitateen ordezkari, adibidez: Maayat’aan, Nahuatl pipila, Mixea, Anindilyakwa, Ketxua, Amazigha, Haitiko kreolera, Guaraní, Mapuzunga, Bubiera etab.
Paola eta Jonnierrek haien bizipenak kontatu dizkigute: beste komunitateen kideak ezagutzea, borroken artean antzekotasunak aurkitzea, haien gatazken hastapenak… Bolivia eta Kolonbiako egoerei buruz ere galdetu diegu, bai borroka sozialaren arloan eta baita aurrerapen instituzionaletan ere.
Kolaborazioa osorik:

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
