Mugimendu Feministak bigarrenez aplikatu du eraso sexisten aurkako protokoloa Gasteizko jaietan
Elkarretaratzea egin dute ostegun arratsaldean, asteazkenean egin zuten bezala.
Asteazken gauean, Gasteizen, emakume ezberdinek jasandako eraso sexistei erantzuteko, Gasteizko Mugimendu Feministak protokoloa aktibatu du bigarrenez hiriburuko jaietan.
Guztira, gutxienez lau eraso zenbatu ditu Mugimendu Feministak.
Ostegunean 20:00etan elkarretaratzea egin dute Andra Maria Zuriaren plazan.
Gasteizko Udala ere elkarretaratzera batu da eta Blusen eta Nesken Komisioak ere ez du bueltako ibilbidea egin, aurrekoan Mugimendu Feministak protokoloa aktibatu zuenean egin zuen bezala. Blusas eta Nesken Federazioa, ordea, ez da elkarretaratzean egon eta ibilbidea egin dute elkarretaratzea ospatzen zen bitartean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!