“Bakea interaktiboa da: baten urratsak bestearenak erraztu behar ditu”
Nafarroa Behereko Gamarte herrian sortua, azken hilabeteetan Euskal Herriko bake-prozesuak izandako bultzadarik handienaren aktoreetako bat da Mixel Berhokoirigoin. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente izandakoa, Euskal Laborarien Batasuneko kidea eta laboraria, guztiaren gainetik. Baina Bakegile gisa ere ezagutu dugu, eta paper garrantzitsua jokatu du ETAren armagabetzean eta Frantziako kartzeletan diren euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzean. Espainiako kontuetan ez direla sartzen esan digu, baina Frantziako gobernuarekiko izandako bileretan Espainiak guztiaren berri zuela adierazi diete gobernuko solaskideek. Gertaera horiek izan ditugu hizpide, denborak behartutako elkarrizketa laburrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!