Mahai-ingurua: Iñaki Prusilla (EAJ), Kike Fdez. de Pinedo (EH Bildu), Dani Trujillano (Podemos)
Mahai-inguruan bildu ditugu Gasteizko zinegotziak eta Arabako batzarkideak: alde batetik, Iñaki Prusilla EAJko zinegotzia Gasteizko Udalean eta, bestetik, Kike Fernandez de Pinedo eta Dani Trujillano EH Bildu eta Podemos-eko batzarkideak, hurrenez hurren. Udal gobernuak Arabako Enpresarioen Sindikatuarekin eta PSE eta PP alderdiekin Jarduera Ekonomikoaren Zergaren inguruan lortutako akordioaz eta Aernnovako lan-gatazkaz aritu gara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!