Auzoko jaietan komun kimikoak jarri ditzaten sinadurak bildu dituzte
Gasteizko jai batzorde ezberdinek elkarlanean eskatu dituzte komunak, "auzoak garbi mantentzeko"
Hilabeteak daramatzate Sansomendi, Adurtza, Judimendi, Arana, Ariznabarra, Txagorritxu, Salburua, Zaramaga eta San Cristobalgo Jai Batzordeek Gasteizko Udalari eskatzen komun kimikoak instalatu ditzala auzoko jaietan. Joan den ostiralean Judimendiko Gizarte etxean entregatu zituzten sinadura bilketan jasotako atxikimenduak, Udalak kontutan hartu ditzan.
Martxoaren 24an egindako elkarretaratze batean salatu zuten Udalak “ipurdi bistan” uzten dituela, eta komunen instalazioa ordaintzeko eskatu zioten. Martxoaren 17an ere eskaera bera luzatu zuten Udaletxeko osoko bilkuran.
Behar fisiologikoak asetzeko leku “egokitu, garbi eta gertukoa” izateko eskubidea aldarrikatu dute Jai Batzorde ezberdinek, eta azaldu auzoak eta auzokideak zaintzea dela haien helburua. Horregatik, Udalari exijitu diote zerbitzu horren ardura hartu dezala.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!