Bulego, Balza eta Gora Etorri: hemen dira Gasteizko Txosnetako kontzertuen lehen iragarpenak
Entxosnatu, etorri gugana! lelopean ospatuko dituzte Gasteizko jaiak aurten txosnagunean. Datozen asteetan iragarriko dituzte, tantaka, kontzertu gehiago.
Abuztuaren 3an, osteguna, irekiko ditu txosnaguneak ateak aurten, normalean baino egun bat lehenago. Abuztuaren 3tik 9ra bitartean ospatuko dira jaiak, beraz, Gasteizko Txosnetan.
Hasi da dagoeneko Txosna Batzordea lehen kontzertu eta musika emanaldiak iragartzen, sare sozialen bidez. Momentuz, Bulego, Balza eta Gora Etorri dira eman dituzten izenak.
Azkoitiako pop taldea da Bulego. 2019an hasi zuen ibilbidea eta lehen aldiz izango da aurten Gasteizko txosnagunean. Txosnek iragarri duten lehen kontzertua izan da eta eszenatoki nagusian izango den lehen taldea.
Entxosnatu karpan izango da DJ Balza. Hogei urteko ibilbidea du musikaren munduan. House zein techno estiloetan mugitzen da.
Bukatzeko, Gora Etorri taldeak jarriko du “sutan” Gazte Karpa, agrodance doinu eta Hemendik At!-en herentziaz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!