“Halabelarriak dira Hala Bediren sustengu nagusia”
Halabelarriak aurrera egiteko izeneko bazkide kanpaina jarri du martxan HalaBedik. Pandemiak eragindako egoeraren aurrean, halabelarri sarean sakondu eta aldebiko komunikazioan apustua egin nahi du HalaBedik. Aimarrek azaldu dizkigu kanpainaren nondik norakoak.
Informazio gehiago hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!