Lurrarekin daukagun harremana lantzen komunitate desberdinen bidez
Marwa Arsanios-en erakusketa berria Gasteiza etorri da, gaurtik aurrera Artium Museoan ikusgai. Bertsosaioak eta bestelako ekintzak egingo dira artistak proposatzen dituen hausnarketa kolektiboen baitan.
Kurdistango feminismoak zein Kolonbiako ipar Kauka-ko taldeek haziekin daukaten harremana uztartzen dituen araketa lan artistiko eta politikoa dugu Marwarena. Lurraren jabetzari buruz galdetzen duen obra dugu hau, ez modu administratibo edota legalean, baizik eta gainontzeko zentzu guztietan. Beharbada lurrak ez du jaberik, ezta guk geuk ere. Halaber, harekin daukagun harremana ezinbestekoa da, eta bere lanean komunitate desberdinen bizipenen bidez aztertzen du. “Who is afraid of ideology?” (Nor da ideologiaren beldur?) 2017an hasi zuen lana da, eta edizio desberdinak kaleratu ditu geroztik, komunitate bakoitzean egindako murgilpen aldia eta gero. Gasteizen bosgarrena aurkeztera etorri da, eta Artium Museoan egongo da ikusgai hurrengo urtera arte.
Teknika desberdinen bidez aurkezten ditu dokumental narratiboak, audioa eta bideoa disoziatzen, kasu. Marwak, jatorri Libanoarra du eta herrialdi askotan egin du lan, bere proiektu desberdinak garatzen eta aurkezten.
Elkarrizketa osorik:

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
