Don Inorrez + Duluth
Don Inorrez, Imanol Ubeda musikariaren egitasmo berria
Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria bakarkako ibilbidea prestatzen aritu da. Aurrerantzean, Don Inorrez ezizenarekin arituko da. Bere lehen diskoa izango dena grabatu du Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera El Puerto de Santa Marian (Cádiz). Diskoa martxoaren amaieran aurkeztu zuen eta apirilean hasi zen zuzeneko emanaldiak eskaintzen.
Lehen bideoklipa ere, ikusgai
Lehen bideoklipa ere eman zuen argitara. Hiru Damatxo Ideia Faktoriak osatu zuen bideoa eta ondoko estekan dago ikusgai: https://youtu.be/cBjpGWaJGiQ