Poeta madarikatuak | Hiria protagonista denean [2×03]

Poeta madarikatuak | Hiria protagonista denean [2×03]

Resultado de imagen de mortal engines book    Resultado de imagen de a darker shade of magic

Ezkerraldean, Philip Reeveren tetralogia eta eskumaldean Victoria Schwaben trilogia.

Gabon poetazaleok! Ongi etorri Poeta madarikatuak irratsaiora, Hala Bediko literatura irratsaiora, hain zuzen! Esan dezakegu gaurkoan arriskatu dugula eta gai berezi eta interesgarri bat ekarri dizuegula. Hiriak eta herriak agertuko dira eta ez dira fondoan edo testuinguru gisa mantenduko baizik eta bizitza propioa izango dute. Gaurkoan hiriak protagonista diren liburuen inguruan arituko gara.

Sarreran bi adibide klasikora joko dugu, izan ere, Charles Dickensen A tale of two cities eta Paul Austerren New York trilogy liburuak aurkeztuko ditugu. Atzerriko literatura sekzioan, aldiz, John Dos Passosen Manhattan transfer, Philip Reeveren Mortal engines eta V. E. Schawben A darker shade of magic lanen inguruan mintzatuko gara. Azkenik, euskal literatura sekzioan, Ion Urionabarrenetxea Irati Jimenezen Atsekabe zaitut eta Bernardo Atxagaren Ziutateaz jardungo da. Espero dugu saioa gustukoa izatea!

Abestien zerrenda:

  • Arrhythmia – The Soulbreaker Company (Sewed with light, 2018).
  • Volvo – Riding Panico (Lady Cobra, 2008).

Liburuen zerrenda:

  • A tale of two cities – Charles Dickens (1859).
  • New York trilogy – Paul Auster (1987).
  • Manhattan transfer – John Dos Passos (1925).
  • Mortal engines – Philip Reeve (2001).
  • A darker shade of magic – V. E. Schwab (2015).
  • Ziutateaz – Bernardo Atxaga (1976).
  • Atsekabe zaitut – Irati Jimenez (2010).

                             

Saioan jorratuko diren liburuetako batzuk

 

Poeta madarikatuak | Asiar letrak deskubritzen [2×02]

Poeta madarikatuak | Asiar letrak deskubritzen [2×02]

                              Resultado de imagen de genocidio jemeres rojos

Ezkerraldean, Liu Ye poeta prostitutaren olerkia. Eskumaldean, kemer gorriek egindako genozidioa.

Gabon poetazaleok! Ongi etorri Poeta madarikatuak irratsaiora, Hala Bediko literatura irratsaiora! Ba al dakizue zein den gaurkoan jorratuko dugun gaia? Bai, ba! Kontinentea Asia da, hortaz, gaur literatura asiarraren inguruan arituko gara! Aurreko denboraldian Japoniar literatura landu genuen, eta gaurkoan autore japoniarren bat ere landuko dugu baina herrialde desberdinetakoak ere sartuko ditugu, Asia kontinente izugarria baita.

 

Eta nola landuko dugu asiar literatura? Ba hasteko sarreratxo honetan, tradizioari jarraika, bi autore nagusi landuko ditugu, Asiarekin lotzen diren bi lan aurkeztuko dizkizuegu, normalean klasikotzat edo famatutzat jo daitezkeenak. Ostean, atzerriko literatura sekzioan, denboraldiko bigarren kolaboratzailea aurkeztuko dugu, pasa den urtean saioa entzun bazenuten ezaguna egingo zaizue, Iban Ruiz de Gaunak Denise Affonço eta bere “El infierno de los jemeres rojos” lanaz jardungo da.

Ondoren, sekzio berean, Philippe Claudelen “La nieta del señor Linh” eleberriaz mintzatuko gara, eta bai, izenagatik idazle frantziarra da baina eleberri hori programan sartzeak badu bere zentzua, geroago ulertuko duzue. Azkenik, atzerritar literatura sekzioa amaitzeko, Aki Shimazakiren “Tonbo” eleberriaz arituko gara.

 

Azkenik, literatura feminista sekzioan autore andana ekarri dugu, bai horixe. Askok ustekabean harrapatuko zaituzte landuko dugun lanak, baina uste dut zinez merezi duela eta denboraldi osoko lanik garrantzitsuenetarikoa izango dela aurreikusten dut. Eta zein da lan hori? Ba Guojian Chenek egindako bilduma bat, izenburua: “Antología de poetas prostitutas chinas”.

Bai, bai ondo entzun duzue, eta uste dut sekzioak benetan harritu eta interesatuko zaituztela. Txina mundu ezezaguna da guretzat, are gehiago bere poesia eta are gehiago prostituten poesia. Programa osoa iraun beharko duzue azken atal hau entzuteko! Eta saioari amaiera emateko, pasa den urtean argitaratu zen beste emakume autore baten liburuaz hitz egingo dugu, “La vegetariana” Han Kangena. Baliteke askok eta askok ezagutzea, oso famatu bihurtu zen liburua izan da eta azala deigarria izan zen, Rata argitaletxeak egiten dituen modukoa.

Abestien zerrenda:

  • Cobra – Toundra (Vortex, 2018).
  • Persephone – The Soulbreaker Company (Sewed with light, 2018).

Liburuen zerrenda:

  • El arte de la guerra – Sun Tzu (c. K. a. IV. mendea).
  • Kometa ehiztaria (Cometas en el cielo) – Khaled Hosseini (2003).
  • El infierno de los jemeres rojos – Denise Affonço (1979).
  • Tonbo – Aki Shimazaki (2010).
  • La nieta del señor Linh – Philippe Claudel (2005).
  • Antología de poetas prostitutas chinas – Guojian Chen (2010).
  • La vegetariana – Han Kang (2007).

Resultado de imagen de el infierno de los jemeres rojos    Resultado de imagen de la nieta del señor linh   Resultado de imagen de antologia de poetas prostitutas chinas    Imagen relacionada

Saioan landuko diren liburu batzuen azalak.

Poeta madarikatuak | Historiaren hariari tiraka [2×01]

Poeta madarikatuak | Historiaren hariari tiraka [2×01]

 

 

 

 

 

Quint Buchholz idazle eta marrazkigileak egindako irudiak.

Ongi etorri berriz ere Poeta madarikatuak irratsaiora, Hala Bediko literatura irratsaiora, hain zuzen ere! Prest zuen literaturari buruzko jakintzak handitzeko? Beno, hori da gure helburua, lortzen dugun edo ez zuek esango diguzue! Egia esan barkamena eskatu behar dizuet, izan ere, oso atzeratuta ibili naiz eta lehenengo programaren emisioa asko atzeratu dut, badakizue, gaur eguneko bizitza erritmoak pasioak alde batera uztea dakar, zoritxarrez.

Gaurkoan, denboraldi berriari hasiera emateko literatura historikoaz mintzatuko gara! Badakit, gaur mardul eta aspergarria dirudi, baina lasai, primerako musikaz girotuko dugu programa eta elkarrizketa interesgarriren bat sartuko dugu, zuek ez aspertzeko! Hala ere, gaur egungo literatura historikoa zein baino zein interesgarria dela uste dugu, izan ere, istorioak abenturaz beteta kontatzen dira eta historiak izan dezakeen kutsu akademikoa alde batera utzi da.

Eta nola jorratuko dugu gai hau? Ba, oraintxe, sarrera honetan, literatura historikotzat hartu izan diren liburu klasiko batzuen inguruan jardungo dugu, baita literatura historikoak dituen ezaugarriez ere. Ostean, atzerriko literatura sekzioan, Jeanette Wintersonen “La pasión” liburuaz hitz egingo dugu, agian, Zebrabidea magazinari hilero egiten diodan literatura kolaborazioan horren inguruan entzun zenuten, ba, oraingoan berriz ere datorkigu liburu hau.

Euskal literatura sekzioan, apurketa bat egon dadin, Iban Zalduari elkarrizketa egingo diogu, izan ere, pasa den hilabetean “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak” ipuin- bilduma berria argitaratu zuen eta horren inguruko zertzeladak ematera etorri zaigu. Azkenik, literatura feminista atalean Jane Austenen obraren inguruan arituko gara, ematen du Jane Austen ez dela feminismo hitzarekin lot daitekeen autorea, ezta? Beno ba, bere hainbat liburu jorratuko ditugu, ez bakarrik “Orgullo y prejuicio” delakoa, baizik eta ezezagunagoak diren obrak ere bai.

Abesti/pelikulen zerrenda:

  • Lisístrata – Gata Cattana (Anclas, 2015).
  • Jam Packed – Jazz Sessions.
  • Asher – Free the Wheel (And it goes on, 2018).
  • Pride and prejudice – Joe Wright (2006).

Liburuen zerrenda:

  • Archipiélago Gulag – Aleksandr Solzhenitsyn (1973).
  • To kill a mockingbird (Matar a un ruiseñor) – Harper Lee (1960).
  • La pasión – Jeanette Winterson (1987).
  • Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak – Iban Zaldua (2018).
  • Pride and prejudice (Orgullo y prejuicio) (1813) , Northanger Abbey (La abadía de Northanger) (1817) – Jane Austen.
  • La brecha – Toti Martinez de Lezea (2010).

                       

Saioan landuko diren liburuetako batzuk.

 

 

Poeta madarikatuak | Misterioz jositako literatura [1×14]

Poeta madarikatuak | Misterioz jositako literatura [1×14]

                    

Irudiak: Agatha Christie desagertu zeneko berriak (ezkerraldean), Daphne du Maurierren erretratua (eskumaldean).

Ongi etorri Poeta madarikatuak irratsaiora, Hala Bediko literatura irratsaiora, hain zuzen ere! Prest zuen literaturari buruzko jakintzak handitzeko? Beno, hori da gure helburua, lortzen dugun edo ez zuek esango diguzue! Eta, gaur zer tokatzen da? Gogoratzen duzue zein zen gaurko mintzagaia?

Beraz, hauxe bota genizuen aurreko astean: beltza izango da saioaren kolore nagusia, Agatha Christie, Daphne du Maurier, Stieg Larsson edo Henning Mankellen izenak presente egongo dira eta lainoa, iluntasuna, hilketak, misterioak, odola…beno, ez da batere zaila ezta? Misteriozko eleberria edo eleberri beltza izango da gaurko gaia!

Ba, nola landuko dugu eleberri beltza edo misteriozkoa? Ba betiko moduan, sarrera honetan eleberri beltz ia orok dituen ezaugarriak aipatuko ditugu eta lan garrantzitsuenak zerrendatuko ditugu. Atzerriko literatura sekzioan, Iban Ruiz de Gauna dugu berriz, Sue Graftonen B de bestias eleberriaz jarduteko. Literatura feminista atalean Daphne du Maurier eta Agatha Christiez arituko gara eta azkenik, aspaldiko partez, bitxikerien atalean argitu gabeko misterioak azaleratuko ditugu. Ba, hortxe duzue gaurko plangintza! Misterioetan murgiltzeko prest?

Abestien zerrenda:

  • Odyssey – Kyuss (Welcome to Sky Valley, 1994).
  • Bizitzea – Kashbad (Kashbad, 1996).
  • Carpe Diem – Nebula (Atomic Ritual, 2003).

Liburuen/pelikulen zerrenda:

  • The adventures of Sherlock Holmes – Arthur Conan Doyle (1887).
  • Stron Poison (1930), The Nine Taylors (1934), Gaudy Night (1936) – Dorothy Sayers.
  • B is for burglar (B de bestias) – Sue Grafton (1985).
  • Murder on the Orient Express (Orient-Expresseko hilketa) (1934) – Agatha Christie.
  • Murder on the Orient Express (pelikula) – Sidney Lumet (1974).
  • Rebecca – Daphne du Maurier (1938).
  • Rebecca – Alfred Hitchcock (1940).
  • Millenium saga – Stieg Larsson (2005-2015).

            

Liburu-azalak: saioan jorratutako liburuetako batzuk.

Poeta madarikatuak | Bazen behin…haur literatura feminista [1×13]

Poeta madarikatuak | Bazen behin…haur literatura feminista [1×13]

                  

Irudiak: ezkerraldean Quentin Blakek egindako Matildaren marrazkia eta eskumaldean Emily Hughesek egindako Basatiaren marrazkia.

Gaur programa berezia jorratuko dugu, elkarrizketaz betea eta literatura genero magikoa jorratuko duena! Estudioa jendez lepo dugu eta hainbat eta hainbat kolaborazio izango ditugu, beno, irakasle izatearen abantailetako bat ikasleak engaina ditzakezula da, eta hortaz, horietako batzuk animatu dira gaurko kolaborazioak egitera, eta esan dezakegu, adituak ere badirela gai honetan, ez pentsa!

 

Sarrera honetan, jarraian, haurrentzako ipuin klasikoez mintzatuko gara, Charles Perraultek eta ondoren Grimm anaiek bildutakoez, hain zuzen ere. Solasaldi laburra jorratuko dugu, hau da, ipuinak pixkatxo bat azaldu eta ikuspegi feministatik dugun iritzia emango dugu.

Ostean, atzerriko literatura sekzioan, Thruston Harrisen abesti famatu baten eskutik, Roald Dahlen lan konkretu bat aurkeztuko dugu, “Matilda”, alegia. Ondoren, Leire Uribe- Etxebarriak Nunila Lopez eta Myriam Camerosen Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi lana aurkeztuko digu.

Euskal literatura sekzioan, Hesianen “Zu zara, gu gara” abestiaren inguruko iruzkin labur batzuk emango dizkigu Iñigo Sarasolak, apropos hautatua izan baita abesti hori. Ostean, Arantxa Iturberen ipuinen inguruan arituko gara, haurrentzako literaturan erreferente den izena.

 

Azkenik, literatura feminista sekzioan, Mikel Henda Gomez de Segurak Astrid Lindgrenen “Pipi kaltzaluze”z mintzatuko zatzaigu, eta berriro ere, Leire Uribe-Etxebarriak, gure haur literatura adituak, Emily Hughesen “Salvaje” ipuina kontatuko digu. Azkenik, Jacqueline Kellyren “Calpurnia Tate” eleberriaz arituko gara. Badugu nahikoa lan, ezta? Has gaitezen ba saioarekin!

Abestien/pelikulen zerrenda:

  • Little Bitty Pretty One – Thurston Harris (Christine, 1983).
  • Matilda (pelikula) – Danni De Vito (1996).
  • Zu zara, gu gara – Hesian (Hegalak astinduz, 2014).
  • Lehertuz – Kashbad (Kashbad, 1996).

Liburuen zerrenda:

  • Maitagarri-ipuinak – Charles Perrault (XVI. mendea).
  • Matilda – Roald Dahl (1988).
  • Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi (La cenicienta que no quería comer perdices) – Nunila Lopez eta Myriam Cameros (2009).
  • Amona basoan galdu zenekoa – Aratxa Iturbe (2005).
  • Pipi kaltzaluze (Pippi Langstrumpf) – Astrid Lindgren (1945).
  • Basatia (Wild) – Emily Hughes (2013).
  • Calpurnia Tate – Jacqueline Kelly (2009).

                     

Irudiak: saioan landuko diren liburuen azalak.

 

Poeta madarikatuak | Iparrorratzari jarraika [1×12]

Poeta madarikatuak | Iparrorratzari jarraika [1×12]

              

Irudiak: ezkerraldean, benetako Chris McCandles, Into The Wild liburuaren oinarri izan zena eta eskumaldean, Henry David Thoreauk Waldenen eraikitako etxola.

Kaixo poetazaleok! Gaur, landu dugun genero batera bueltatuko gara, herrialde ezagun eta ezezagunetara bidaiatuko gara eta lurralde misteriotsu eta abentura anitz biziko ditugu, beraz, abenturarako prest egon beharko zarete! Beno, orain argiago? Literatura eta bidaiak izango da berriz ere mintzagaia!

Ba, sarreratxo honetan azken saioetan egin dugun lez, bidaien eta abenturen inguruko liburu batzuen zerrenda emango dizuegu zuei gure proposamenak helarazteko. Ostean, atzerriko literatura sekzioan, hiru idazle eta haien obrak landuko ditugu, Jon Krakauerren Ibilbide basatietara edo Hacia rutas salvajes, Josep Conraden El corazón de las tinieblas eta Pablo d ́Orsen Andanzas del impresor Zollinger, hain zuzen ere.

Euskal literatura sekzioan, Ekaitz Goienetxeari elkarrizketa egingo diogu, izan ere duela gutxi Zaldi mamarroa eleberria kaleratu du eta bere inguruan gehiago jakin nahiko genuke. Horretaz gain, Ion Urionabarrenetxea etorri zaigu beste behin euskal literaturak ekoiztutako bidaia liburuen gainean hitz egitera. Azkenik, bitxikerien atalean, Jon Krakauerrek bere Ibilbide basatietara nobelan kontatutakoa oinarri, isolamendura bidaia egin dutenen istorioren bat kontatuko dizuegu. Polita, ezta? Has gaitezen ba!

Abestien/pelikulen zerrenda:

  • Society – Eddie Vedder (Into the Wild, 2007).
  • Into the Wild (Hacia rutas salvajes, pelikula) – Sean Penn (2007).
  • Blues instrumental – Jam Packed.
  • Stormy Monday – Stoned Jesus (Seven Thunders Roar, 2012).

Liburuen zerrenda:

  • Gulliver´s Travels (Gulliverren bidaiak) – Jonathan Swift (1726 eta 1735).
  • The Great Railway Bazaar (El gran bazar del ferrocarril) – Paul Theroux (1975).
  • Into The Wild (Hacia rutas salvajes) – John Krakauer (1995).
  • Heart of Darkness (El corazón de las tinieblas) – Joseph Conrad (1899).
  • Andanzas del impresor Zollinger – Pablo d´Ors (2003).
  • Zaldi mamarroa – Ekaitz Goienetxea (2018).
  • Atertu arte itxaron – Katixa Agirre (2015).
  • Agur Euzkadi – Juan Luis Zabala (2000).
  • Walden – Henry David Thoreau (1854).

   

Saioan landuko diren hainbat liburu.

Poeta madarikatuak | Oholtza gaineko literatura [1×11]

Poeta madarikatuak | Oholtza gaineko literatura [1×11]

                                        

Irudiak: Penguin argitaletxeak egindako Shakespeare bilduma.

Orain arte landu ez dugun estilo bat jorratuko dugu, elkarrizketaz josia dagoena eta aktoreak behar dituena. William Shakespearek, Federico García Lorcak, Dario Fok edo Samuel Beckettek berak idatzitakoa eta drama, satira, umorea edota tragediak kontatzen dituena. Beno, ez da batere zaila, ezta? Igande honetan antzerkigintza jorratuko dugu, bai horixe!

Eta nola landuko dugu genero zabal eta interesgarri hau? Ba, hasiera honetan antzerkiak ekoiztu dituen obrarik esanguratsuenak helaraziko dizkizuegu, beno zerrenda xume bat egingo dugu, jakinda asko eta asko kanpoan gelditzen direla, baina ezinezkoa da antzerki obra on guztiak aipatzea. Ostean, atzerriko literatura sekzioan antzerkigintzan jardun izan duten hiru izen handi landuko ditugu: William Shakespeare, Federico García Lorca eta Samuel Beckett.

Euskal literatura sekzioan elkarrizketa bat burutuko dugu, Xabier Amuriza elkarrizketatuko dugu, berriki argitaratu duen eleberri berriaz hitz egiteko, Neska bat leku inposiblean, alegia. Bai, bai, ez da antzerkia eleberria baizik, baina apurketa bat egin nahi genuen eta ez dugu Xabier Amuriza egunero izateko aukera, beraz, aprobetxatu nahi izan dugu.

Tartean, sekziorik ez bada ere, emakumeek idatzitako antzerki lan batzuk aipatuko ditugu, ez baitugu emakumeen lanik aipatzen ez duen saiorik egin nahi.

Eta, azken sekzioan Beñat Perez etorri zaigu, hilero bezala, bitxikerien atala girotzera. Baina, gaurkoan ez ditu gaiarekin zerikusia duten abesti bitxirik ekarri, baizik eta obra eta autore konkretu baten inguruan mintzatuko zatzaigu: Dario Foren Muerte accidental de un anarquistaz, hain zuzen ere. Ikusiko duzue zeinen saio interesgarria eta entretenigarria burutzen dugun!

Abestien/pelikulen zerrenda:

  • Ex lion tamer – Wire (Pink Flag, 1977).
  • Macbeth (pelikula) – Justin Kurzel (2015).
  • La novia (pelikula) – Paula Ortiz (2015).
  • Blues instrumental – Jam Packed.
  • You were so young – The Cigarettes (1979).

Liburuen zerrenda:

  • La vida es sueño – Pedro Calderón de la Barca (1635).
  • Et dùkkehjem (La casa de muñecas) – Henrik Ibsen (1879).
  • Macbeth – William Shakespeare (1623).
  • Bodas de sangre – Federico García Lorca (1933).
  • Waiting for Godot (Esperando a Godot) – Samuel Beckett (1949).
  • Neska bat leku inposiblean – Xabier Amuriza (2018).
  • Morte accidentale di un anarchico (Muerte accidental de un anarquista) – Dario Fo (1970).

    

Saioan landuko diren lanetako batzuk.

Poeta madarikatuak | Japoniar literaturaren argi-itzalak [1×10]

Poeta madarikatuak | Japoniar literaturaren argi-itzalak [1×10]

                         

Ezkerreko irudia: Murasaki Shikiburen erretratua, Genjiren kondaira idatzi zuen autorea (Tosa Mitsuoki, XVII. mendea). Eskumako irudia: Genjiren kondairaren eszena bat (Tosa Mitsuoki, XVII. mendea).

Ekialdean kokatutako herrialde konkretu baten inguruko literaturaz arituko gara, tradizioa eta aurrerapena uztartzen dituen herrialdea, literatura bitxia, konparaezina, detaileetan zentratzen dena jorratzen duena, aurreko urtean herrialde horretan jaiotako idazle batek Nobel Saria lortu zuen…Datu hauek gogora ekarrita, badakizue zein herrialdetako literaturaz arituko garen?

 

Gaurko saioa japoniar literaturari eskainiko diogu! Sarrera gisa, japoniar literaturaren izen eta obra esanguratsuenak aipatuko ditugu baita autore askok komunean dituzten ezaugarriak ere. Atzerriko literatura sekzioan, hilabetero bezala, Iban Ruiz de Gauna etorriko zaigu Amélie Nothomb idazleaz hitz egitera eta Japoniarekin duen harremanaz. Ostean, herrialde horretako literaturan autore klasiko bat jorratuko dugu, Yukio Mishima handia, eta azkenik, Haruki Murakamiren inguruko zertzeladak emango dizkizuegu.

 

Literatura feminista sekzioan, Stoned Knife banda japoniarraren garage punkaren laguntzaz Aki Shimazaki eta Hiromi Kawakami bezalako autoreak landuko ditugu. Eta bitxikerien atalean, Yukio Mishima gaineko xelebrekeriaren baten berri emango dizuegu eta azken gomendio batzuk emango dizkizuegu. Beno, badugu lana, ezta? Prest?

Abestien/pelikulen zerrenda:

  • The remains of the day (pelikula) – James Ivory (1993).
  • Space Cadet – Kyuss (Welcome to Sky Valley, 1994).
  • Mishima (dokumentala) – John Schrader (1985).
  • Riding on the Rocket – Shonen Knife (Pretty Little Baka Guy, 1986).
  • I´m the Mountain – Stoned Jesus (Seven Thunders Roar, 2012).

Liburuen zerrenda:

  • The remains of the day (Los restos del día) – Kazuo Ishiguro (1989).
  • El elogio de la sombra – Junichiro Tanizaki (1933).
  • Durduzaz eta dardaraz (Stupeur et tremblements) – Amélie Nothomb (1999).
  • Kresal hotsa (El rumor del oleaje) – Yukio Mishima (1954).
  • Norwegian wood – Haruki Murakami (1987).
  • El cielo es azul, la tierra blanca – Hiromi Kawakami (2001).
  • Hozûki – Aki Shimazaki (2015).
  • Si los gatos desaparecieran del mundo – Genki Kawamura (2012).

        

Saioan landuko diren liburuetako batzuk.

Poeta madarikatuak | Luma moreen indarra [1×09]

Poeta madarikatuak | Luma moreen indarra [1×09]

 

    

Bederatzigarren saio honetan martxoaren 8an kaleak bete zituen mugimendu bati lotutako literatura landuko dugu, morez margotutako saiakera eta eleberri ugari izango ditugu eta Angela Davis, Silvia Federicci edo Caitlin Moran bezalako izenek protagonismoa edukiko dute, emakumeoi eskainitako saioa izango da! Bai, gaurkoan, literatura feministari saio oso bat eskainiko diogu, baina dakizuenez, saio guztietan literatura feminista edo emakumeen literatura sekzioa jorratzen dugu, beraz, ez da ekintza isolatu bat.

Eta zer da gaur jorratuko duguna? Ba, sarrera honetan literatura feministaren giltzarri izan diren autore eta obrak labur-labur landuko ditugu zuek nolabatiteko erreferentzia orokorrak izan ditzazuen. Ostean, atzerriko literatura sekzioan bi autoreez arituko gara, Angela Davis eta bere Emakumeak, arraza eta klasea saiakera indartsuaz eta Silvia Federiciren Kaliban eta sorgina saiakera garrantzitsuaz, hain zuzen ere.

Euskal literatura sekzioan Uxue Alberdiren zein Danele Sarriugarteren lanak aipatuko ditugu, haien artean Euli giro eta Jenis Joplin lehenengoarenak eta Erraiak eta Azala erre bigarrenarenak azpimarra ditzakegularik. Ostean, literatura feminista sekzioan, beno, Virginie Despentesen King Kong teoria lana jorratuko dugu Maialen Sobrinoren eskutik, hizkuntza sustatzailea dena eta Hala Bediko Kantoia saioan aritzen den kidea. Eta azkenik, Caitilin Moranen Nola izan emakume lana landuko dugu. Badago zer esana, ezta?

Abestien zerrenda:

  • I Am A Cliché – X-Ray Spex (Germfree Adolescents, 1978).
  • Arrakala – Kashbad (Arrakala, 2014).
  • Las victorias más bellas – Accidente (Amistad y Rebelión, 2014).

Liburuen zerrenda:

  • Le Deuxième Sexe (Bigarren sexua) – Simone de Beauvoir (1949).
  • Sexual Politics (Politika sexualak) – Kate Millett (1969).
  • Feminismo para principiantes – Nuria Varela (2005).
  • Women, Race, Class (Emakumeak, arraza eta klasea) – Angela Davis (1981).
  • Caliban and the Witch: Women, the Body and Primitive Accumulation  (Kaliban eta sorgina) – Silvia Federici (2004).
  • Euli-giro (2013) eta Jenis Joplin (2017) – Uxue Alberdi.
  • Erraiak (2012) eta Azala erre (2018) – Danele Sarriugarte.
  • How to be a woman (Nola izan emakume) – Caitlin Moran (2014).

Irudiak: saioan jorratuko diren liburuetako batzuk.

Poeta madarikatuak | Heroiak, binetak eta onomatopeiak [1×08]

Poeta madarikatuak | Heroiak, binetak eta onomatopeiak [1×08]

                

Irudiak: Paper Girls #1 – Brian K. Vaughan, Cliff Chiang eta Monstress – Marjorie Liu, Sana Takeda.

Ongi etorri berriz ere Poeta madarikatuak irratsaiora! Jada zortzigarren saioa! Hona hemen gaurkoan landuko duguna: Tintin bezalako pertsonaia ezaguna gurean edukiko dugu, edo gaurko arora hurbilduz, Paper Girls izeneko obra landuko dugu, eta Argentinatik eratorria den Liniersen lana ezagutuko dugu. Bueno, Tintin aipatuta, uste dut erraza dela gaurko mintzagaia asmatzea, ezta? Bai, ba! Komikigintzaz jardungo dugu igande honetan, izan ere, narratiba aski landu dugu, azpigenero askotan murgildu gara, baina beste generoak ere landu nahi ditugu, eta horrenbestez, ezin zaizkigu komikiak ahaztu.

Beno, gai hau gertuagokoa izango da entzule askorentzat, niretzat ere bai, izan ere, nork ez du bere bizitzan komikiren bat irakurri? Nire oroimenean beti geldituko dira txikitan irakurritako Mortadelo eta Filemón, Odio, 13 del Rue del Percebe, Tintinen abenturak edota Batmanen abenturak. Geroago, nerabezaroan eta helduagoa nintzela bestelako komikiak irakurtzen hasi eta gogoangarrienak Sandman, Maus, Persepolis, Ghost World, Transmetropolitan, Paper Girls, Saga edota Akira izan ziren.

Ba gaurkoan, horietako asko landuko ditugu, sarrera honetan sortu ziren lehenengo komikiak aipatuko ditugu, baita generoaren klasikotzat hartzen direnak ere. Atzerriko literatura sekzioan, Alan Mooreren V Vendetta eta Warren Ellisen Transmetropolitan lanak landuko ditugu, obra aski ezagunak generoaren maitale ororentzat. Ostean, euskal literatura atalean, Iñaki Martiarenaren Zarrakamalda eta Javier de Isasiren Baleak ikusi ditut lanak jorratuko ditugu.

Literatura feministan, esan beharra dago komikigintza ia gaur egun arte gizonen mundua izan dela baina, beti bezala emakumeen presentzia aldarrikatzera gatoz, hortaz, Marjane Satrapiren Persepolis, Brian K. Vaughanen Saga eta Paper Girls eta Marjorie Liu eta Sana Takedaren Monstress landuko ditugu. Azkenik, gomendio gehigarri batzuk emango dizkizuegu, haien artean Maus, Ms Marvel, Ghost World eta Liniersen obra daudelarik.

Abestien zerrenda:

  • Sonic reducer – Dead Boys (Young, Loud and Snotty, 1977).
  • Zu atrapatu arte – Kortatu (Kortatu, 1985).
  • Deceptacon – Le Tigre (Le Tigre, 1999).

Liburuen/pelikulen zerrenda:

  • Histoire de Monsieur Cryptogame -Rodolphe Töpffer (1830).
  • The Yellow Kid – R. F. Outcault (1898).
  • Tintinen abenturak – Georges Remi Hergé (1930-1970).
  • Watchmen – Allam Moore, Dave Gibbons (1986-87).
  • Akira – Katsuhiro Otomo (1982-1990).
  • V Vendetta – Allam Moore, David Lloyd (1982-88).
  • Transmetropolitan – Warren Ellis, Darick Robertson (1997-2000).
  • Zarrakamalda – Iñaki Martiarena (2016).
  • Baleak ikusi ditut – Javier de Isusi (2014).
  • Persepolis – Marjane Satrapi (2000).
  • Paper Girls, Saga (abian) – Brian K. Vaughan, Cliff Chiang, Fiona Staples.
  • Monstress (abian) – Marjorie Liu, Sana Takeda.
  • Maus – Art Spiegelman (1980).
  • Macanudo (abian) – Liniers.
  • Ghost World – Daniel Clowes (1997).

 

Irudiak: saioan landuko diren komikietako batzuk.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies