Euskalduntxarrak 2018/10/24 Borrokatzen duen gazteria

Euskalduntxarrak 2018/10/24 Borrokatzen duen gazteria

Ieeeeeup!

Asteazken honetan gurekin Xabi egon da bere gaia (Literatura) Euskara eta Euskal Herriarekin lotzen .

Ondoren estudioetatik Asier ere ibili da eta azalu digu zer den Juventud Combativa, zenbat lana egiten duten eta gonbidatu gaitu eta zaituzte beraien ekimenetan parte hartzeko.

Gehiago jakin nahi baduzue, entzun gure irratsaioa eta ondo pasa!

Euskalduntxarrak 2018/10/10 Euskaraldiarekin bat!

Euskalduntxarrak 2018/10/10 Euskaraldiarekin bat!

Aupa Halabedizaleak!

Hona hemen aste honetako Euskalduntxarreen irratsaioa.

Aste honetan ez daukagu kolaboraziorik, baina bai gurekin egon dela Oier, Euskaraldia bultzatzen duen lagun bat. Beragatik euskaraldia zer den eta nola parte hartu ahal dugun oso argi geratu zaigu.

Momentuz ez dakigu zer rolarekin parte hartuko dugun, belarriprest edo ahobizi, baina azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz bizi izango gara.

Txiste ronda ere egin dugu eta aste honetan gure gonbidatuak irabazi du. Eskerrik asko Oier zure txisteagatik. Aupa entzuleak, eta bidali ezazue txisteren bat gure emailera (euskalduntxarrak@gmail.com)

Anima zaitezte Euskaraldian parte hartzen!!!

Euskalduntxarrak 2018/10/03 Gaztetxean Euskara ikasten!!!

Euskalduntxarrak 2018/10/03 Gaztetxean Euskara ikasten!!!

Bi podcast jarraian!!! Aupa gu!!!

Aste honetan Alus egon da gurekin eta mendi-proposamen bat azaldu digu. Debagoienan, Aitzorrotz mendia igotzeko ibilbide polita eta erraza.

Ondoren Gaztetxetik hurbildu dira Euskara kurtsoko 2 irakasle ikastaroak nola egiten diren azaltzeko. Entzuleei parte hartzeko animatzera ere etorri dira. Ea ea ea, euskara klaseak Gaztetxean!!!

Gustatu ala ez, Euskalduntxarrok ere hemen gaude!!!

 

 

 

 

 

Euskalduntxarrak 2018/09/26 Berriz ere, kurtso berrirako prest!!!

Euskalduntxarrak 2018/09/26 Berriz ere, kurtso berrirako prest!!!

Hona Hemen kurtso honetako lehenengo irratsaioa!!!

Gure aurtengo ibilbidea hasi dugu gogo handiekin eta gurekin parte hartzeko animatzen zaituztegu. Ongi etorria izango da nahi duena.

Hemen husten dizuegu gure kontaktua: euskalduntxarrak@gmail.com

Aupa zuek!!!

 

Euskalduntxarrak 2018/01/10 E.T.S. Amesten arabar errioxan

Euskalduntxarrak 2018/01/10 E.T.S. Amesten arabar errioxan

Kaixo peña!!! Gaur E. T. S. -ko azken diska aitzakitzat jo dugu bere abeslariarekin barre batzuk egiteko. Iñigo egon da gurean eta besteak beste, taldearen historia birpasatu dugu…eta nola ez, gure PRO-TESTA, galdu ezin duzun klasiko bat!

Euskalduntxarrak 2017/10/25 Itzuli da, itzuli da…euskalduntxarrak irratsaioa!

Euskalduntxarrak 2017/10/25 Itzuli da, itzuli da…euskalduntxarrak irratsaioa!

Euskalduntxarrak uhinetara bueltatu gara!!!

Aurten Halabedi 2n egon beharrean Halabedi 1ean egongo gara asteazkenero arratzaldeko 19:00ean. Errepikapena Halabedi 2n izango da gaueko 21:00ean.

Hona hemen aurtengo lehenengo irratsaioa enboskada eta guzti… Hori da jarrera!!!

Euskalduntxarrak 2016/11/07: “Manu, Sevillatik etorrita eta Aek-ko irakaslea”

Euskalduntxarrak 2016/11/07: “Manu, Sevillatik etorrita eta Aek-ko irakaslea”

manu2Aste honetan Hala Bediko estudioetan irakasle berezia izan dugu geurean: Manu, Sevillatik etorrita eta AEK-ko irakaslea…hori gutxi balitz  bertsotan ibiltzen da! Bestalde, “nahaste-borraste” atalean Maitanek  aurtengo debuta egingo du eta bere ikuspuntua azalduko digu euskalkiei buruz. Gainera TxisteTXarRonda bueltan dago!

Euskalduntxarrak 2016/06/01

Euskalduntxarrak 2016/06/01

zaharraz harro

“Auzo zahar, aukera berri”  Zaharraz Harro jaien aurtengo leloa da. Horri buruz, Zaharraz Harroko kidea den Arrate, hitz egitera etorri zaigu irratsaiora.

Arraterekin aurtengo Zaharraz Harroko kanpaina berriari buruz hitz egin dugu. Oraingoan, bost konpromiso desberdin betetzeko erronka proposatu diote auzoari: euskara, feminismoa, auzo komunitatea, birziklapena eta kontsumo lokalarekin harremana duten konpromisoak.

Gehiago jakiteko entzun ezazue gure irratsaioa eta atera zuen superbotereak!!!

Euskalduntxarrak 2016/05/25

Euskalduntxarrak 2016/05/25

itziar-rekaldeAste honetako irratsaioan Itziar Rekalde ipuin kontalaria izan dugu gurekin. Oso elkarrizketa interesgarria egiteaz gain erronka polita utzi digu ETXGArako (Euskaldun TXarren Gaitasun Agiria). Zein den erronka hori jakin ahal izateko, entzun irratsaioa eta gozatu ipuinekin!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies