169. Alai Bedi: udalekuak Argantzunen

169. Alai Bedi: udalekuak Argantzunen

Ongi etorri entzule!

Oraingoan ere Argantzuneko udalekuetan izan gara eta pasaden astean bezala esatari ezinhobeak topatu ditugu! Udaran, neska-mutil pila bat egon ohi dira Argantzunen eta artista hutsak direla argi utzi digute. Asmakizunak, txisteak, jolasak, pelikula interesgarri baten sinopsia…Irratsaio bikaina duzue hemen entzungai, gozatu!

EntzunEntzun
168. Alai Bedi: Trebiñuko udalekuak Argantzunen (handiak)

168. Alai Bedi: Trebiñuko udalekuak Argantzunen (handiak)

Kaixo entzuleok!! Zer uste zenuten? Udaran ez genuela irratsaiorik egingo? Bada… Argantzunera joan gara han udalekuak daudelako eta bertan… esatari bikainak aurkitu ditugu! Pasa den urtean esperientzia hartu zuten, eta aurten aditu bihurtuko dira! Entzun, entzun beraien ahotsak!

167. Alai Bedi: Luis Dorao ikastetxeko ipuinak

167. Alai Bedi: Luis Dorao ikastetxeko ipuinak

Kaixo entzule!

Irratsaio berezia daukagu oraingoan zuentzat. Luis Dorao ikastetxean ipuin lehiaketa egin zuten, Zizta Euskara Taldeak antolatuta, eta 5 irabazleak irratira etorri zaizkigu, beren ipuinak irakurtzera. Benetan onak, guztiak!!

Zorionak Fatu, Ane, Saioa, Ainhoa eta Merli!! Jarraitu asko irakurtzen eta idazten!

166. Alai Bedi: Ikastolaren Jaia Kanpezun

166. Alai Bedi: Ikastolaren Jaia Kanpezun

Kaixo lagunok!!

Oraingoan irratsaio berezi bat egin dugu, izan ere irrati tresneria hartu eta Mendialdera joan gara. Kanpezuko plazara zehazki, Ikastolaren Jaia antolatu baitute bertako guraso eta irakasleen artean. Giro bikaina eta antolakuntza ikaragarria!!

Arazo tekniko batzuk direla eta, nahi baino beranduago hasi dugu saioa eta ezin dugu podcasta eskaini hemen, baina argazki sorta bat duzue jarraian, zeinen giro ona zegoen ikusteko. Hurren arte Kanpezu!!

Campilloko gazteak Bidezko Merkataritzaz

Campilloko gazteak Bidezko Merkataritzaz

Kaixo Entzule!! Gaurkoan saio berezia daukagu zuentzat. Landatxon ikastaro bat egiten aritu diren neska-mutilak etorri dira gurera eta Bidezko Merkataritzari buruz hitz egin digute. Zehazki Pio XII kalean dagoen Medicus Mundi dendara egindako bisitaz hitz egin dugu, baina baita Vandana Shiva pentsalariaz… eta beste gauza askori buruz ere! Espero dugu saioa gustatzea!

 

MODA (Armentia 1. batxi)

MODA (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Gaur egun, fisikoarekiko obsesioa oso ohikoa da gazte zein helduen artean. Debate honetan antzeman daitekeen bezala, zenbait iritzi desberdin daude. Alde batetik, fisikoarekiko obsesioa gizarteak inposatutako kanonengatik dela pentsatzen duen “psikologo ospetsua” dago.  Horrez gain, modelo baten papera ere egin dugu, heziketa fisikoko irakaslearen papera eta pediatra baten papera antzeztu dugu, iritzi ezberdinak islatu ahal izateko.

Parte hartzaileak: Eider Herreros, Ainhoa Vazquez, Joanes Etxeberria, Nerea Balbás eta Igor Sousa.

GREBA (Armentia 1. batxi)

GREBA (Armentia 1. batxi)

Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!

Gure irratsaioan martxoak 8ko greba feministari buruz hitz egin dugu. Honetan bi pertsona (Mikel eta Elena) gizonezkoak manifestaziora joatearen alde daude eta beste bi (Asier eta Julene) honen kontra. Debatea aurrera eramateko, moderatzaileak (Iratxek) hainbat galdera egin ditu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies