A DESALAMBRAR | Aktualitatea, Siria eta Nakba

A DESALAMBRAR | Aktualitatea, Siria eta Nakba

Guarkoa irratsaioa berezia izan da. Hasiera ohikoa egin dugu, aktualitateko berri batzuk jorratuz. Ondoren Siriako egoerari buruz aritu gara Aritz Saidi nazioarteko analistarekin. Azken gertaerak, aktore ezberdinen papera eta aurrera begirako aukera ezberdinei buruz jardun dugu. Ondoren, maiatzak 15 denez, Palestinako Nakba eguna aldarrikatzeko Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatu diren elkarretaratzeei buruz hitzegin dugu bertara deituz. Donostia, Iruñea, Bilbo eta Gasteizko protestetara batu direnekin elkarrizketa laburrak egin ditugu

A DESALAMBRAR | Aktualitatea, Italiako BDZ eta Latinoamerika

A DESALAMBRAR | Aktualitatea, Italiako BDZ eta Latinoamerika

Gaurko irratsaioa ere aktualitateko berriak errepasatzen hasi dugu, baita hainbat deialdi zabalduz ere. Jarraian Italia aldera joan gara Marta Terzo, Noi Restiamoko kidea izan dugu gurean. Berarekin italiako Giroa, egin diren ekimenak, sionismoaren zabalpenerako mekanismoak, Palestinaren egoera eta maiatzaren 15ean izango den Nakba egunaz solastu gara. Amaitzeko Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kideak kontinentearen errepasoa egin digu: Venezuela, Kolonbia, Brasil eta Nikaragua.

A Desalambrar │ Berriak, Afrin eta Palestina

A Desalambrar │ Berriak, Afrin eta Palestina

Gaurko irratsaioan ere aktualitateko berriak jorratzen hasi gara, audioz lagunduta. Ondoren Ekialde Hurbilera begira jarri gara. Hasteko Kurdistanera, Afrinen gertatzen ari den sarraskia salatzeko Bilbon burutu zen mobilizazioa aitzakiatzat harturik, Kurdistanen aldeko plataformako Aitorrekin solastu gara bertako egoera larriaz. Ondoren Ester izan da gurekin, Askapenako eta Palestinarekiko elkartasuna adierazten dion mugimenduko kidea.
Oso interesagarria izan da gaurko saioa ere, entzun ezazue!

A Desalambrar │ Facundo Jones Hualari elkarrizketa, Rene Behoteguy Boliviari buruz eta Una Brasilgo brigadista

A Desalambrar │ Facundo Jones Hualari elkarrizketa, Rene Behoteguy Boliviari buruz eta Una Brasilgo brigadista

Aste honetako saioan, A Deslambrarren Abya Yalari begira jarri gara berriro ere. Asteko berri batzuk nabarmendu eta gero, Maputxe herriaren Defentsarako Sareak Facundo Jones Huala preso politiko maputxeari eginiko elkarrizketa izango dugu gurean. Gero Rene Behoteguy Boliviako internazionalista Boliviaren egoeraren inguruan aritu da eta azkenik Unai Brasilen egondako brigadista han ikasi eta ikusitakoak kontatuko dizkigu.

A Desalambrar │ Kataluniako egoera aztergai

A Desalambrar │ Kataluniako egoera aztergai

Kaixo!
Gaurko irratsaioa benetan berezia izan da. Entzuleei agindu genien bezala tertulia izan dugu, gure estudiora etorri diren Lur Gil, Askapenako kidea eta Miren Ayesa, Gure Esku dagoko Arabako koordinatzailea alde batetik eta telefonoz eginiko elkarrizketak bestetik.
Hasteko Nuria Gilbert CUPeko idazkaritza nazionaleko kidearekin solastu gara. Ondoren Laia Altarriva Jornada egunkariko zuzendariarekin aritu gara. Jarraian Bernat Aranyó, Mataroko CDRko kidea eta amaitzeko Arnau Ítacako kidea ere izan dira gurekin.
Aktualitatea, analisiak, iritziak eta abar eduki ditugu, guztiak ere oso interesgarriak. Entzun ezazue!

A Desalambrar │ Maryam Fatih Afringo azken erasoei buruz eta Europako antolakundeen asanblada

A Desalambrar │ Maryam Fatih Afringo azken erasoei buruz eta Europako antolakundeen asanblada

Kaixo!

Gaurko irratsaioan ez dugu aktualitateko berriak lantzeko denborarik izan, elkarrizketa mamitsu bat eta hainbat kideri eginiko grabaketak emititu ditugu.
Saioa hasteko Maryam Fatih aktibista kurdua eta Newrozko kidearekin aritu gara solasean, berriki Turkiak burutu duen azken eraso inperialista aztertuz, beronen arrazoiak, ematen ari den erantzuna eta internazionalistok egin beharko genukeena aipatuz.
Ondoren, asteburuan Bartzelonan burutu den Europa mailako artikulazio mahai bat izan dugu hizpide. Hain zuzen ere nazioarteko mugimendu eta antolakundeen Munduko Asanblada osatuko da Caracasen eta bertan izango dira mundu osoko mugimendu eta antolakundeetako kideak. Gainerako kontinenteetan jadanik antolatua dagoen mugimendu hau Europako kontinentean antolatzen hasi da. Bertan parte hartu zuten Kurdistan, Iran, Brasil, Italia, Norbegia, Andaluzia eta Herrialde Katalanetako kideekin izan ginen beraien parte hartzearen arrazoiak jakiten eta aurrera eramaten ari diren borroken inguruan galdetzen. Interesgarria oso!

A Desalambrar │Aktualitatea, Tunisia eta Bilboko EHLen ekitaldia

A Desalambrar │Aktualitatea, Tunisia eta Bilboko EHLen ekitaldia

Irratsaio ederra izan dugu gaurkoan. Hasteko, betiko moduan, aktualitateko berriak errepasatu ditugu hainbat deialdi zabaltzearekin batera. Ondoren, Esther Muñoz Askapenako kidea eta Tunisian aditua den ikertzailea izan dugu bertan gertatzen ari diren protesten inguruan azalpenak ematen eta duela 7 urte gertatu zen “udaberri arabiarra” deitu zutenaren ondoriak zertan geratu diren kontatzen. Bertako egoearen argazki osoa egiteko aukera paregabea izan dugu. Amaitzeko, pasa den larunbatean Bilbon burutu zen euskal preso eta iheslari politikoen aldeko manifestazio nazionalaren harira Askapenak eta EHLek antolaturiko ekitaldia izan dugu entzungai, baita hainbat internazionalisten testigantzak ere.

A Desalambrar │ Aktualitatea eta Fakunekin Abya Yalari errepasoa

A Desalambrar │ Aktualitatea eta Fakunekin Abya Yalari errepasoa

Urteko lehen saioan, beti bezala, aktulaitateko berriak aztertu ditugu gure begirada kritikoarekin. Ondoren Fakun izan da gure uhin internazionalistetan, Argentina, Ekuador, Paraguai eta, orokorrean, Latinoamerikan gertatzen ari dena azaltzen. Elkarrizketaren tartea, hitzartua genuen Lolita Chavezekin, baina ondoezik zenez ezin izan dio gure deiari erantzun. Honen ordez, duela urtebete Resumen Latinoamericanok eginiko elkarrizketaren zatitxo bat eskeini dugu

A Desalambrar │ Aktualitatea eta Kolonbian izandako brigadista

A Desalambrar │ Aktualitatea eta Kolonbian izandako brigadista

Gaurko saio honetan, ia beti bezala, hasieran aktualitateko hainbat berri landu ditugu, baita deialdi interesgarri batzuk zabaldu ere. Ondoren, saioaren muina izan den gaiari heldu diogu: Kolonbia. Lehenik aurten bertan izan diren brigadistetako bati elkarrizketa egin diogu, bere esperientzia kontatzearekin batera bertako egoera azaldu digularik. Amaitzeko duela denbora bat gure saioan izan genuen Jesus Santrich komandantearekin izandako elkarrizketaren zati batzuk eskeini ditugu.

A Desalambrar │Aktualitatea, Palestina eta Kortsika

A Desalambrar │Aktualitatea, Palestina eta Kortsika

Gaurko irratsaio honetan, ohiko egitura mantendu dugu. Hasteko aktualitateko berri batzuk eman ditugu eta baita agenda kontuak aipatu ere. Jarraian Palestinari buruz aritu gara, berriki Estatu Batuetako presidenteak Israelen hiriburua Jerusalem izan behar dela adierazi ondoren sorturiko egoerari buruz Alaitzekin solasean. Amaitzeko Kortsika aldera joan gara, Yoann militante independendista kortsikarrarekin bertako hauteskundeen emaitzak aztertuz, irlaren errealitatea hobeto ezagutzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies