GAZTE BULKADAK 6 | AHT-rik ez Lautada, Ekaitz in da house, eta gazteon emantzipazioa

GAZTE BULKADAK 6 | AHT-rik ez Lautada, Ekaitz in da house, eta gazteon emantzipazioa

Gaurkoan hiru gai nagusi jorratu ditugu 6. irratsaio honetan. AHT-rik ez Lautada plataformaren dinamika azaltzeko Iñigo Leza izan genuen gurekin, jarraitzeko larunbat honetan, urtarrilaren 19an, burutuko den “Ekaitz in da house” freestyle jaialdiari buruz hitz egitera  Ander Solozabal etorri zen eta amaitzeko Ibon gure irratsaioko kidearen eskutik gazteontzako amesgaizto bihurtu den gai bati eskaini genion tartea, zehazki, etxebizitzari. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak “Gaztelagun” programa aurkeztu berri du, eta honen inguruan hausnartzeko tartea ere hartu dugu saioa amaitzeko. On egin!

GAZTE BULKADAK 5 | “Jardines de Uleta”ko lan gatazka, Martxoak 3 elkartea, eta lan kontratuak

GAZTE BULKADAK 5 | “Jardines de Uleta”ko lan gatazka, Martxoak 3 elkartea, eta lan kontratuak

“Jardines de Uleta” hoteleko lan kaleratzeari eta jazarpen sindikalari begira jarri gara bosgarren saio honetan. LABeko Ibai izan dugu gurean, gertatutakoaren salaketa egin eta lan gatazka honen nondik norakoak azaltzeko. Honetaz gain, Martxoak 3 elkarteko Nerea Martinezekin ere hitz egin dugu, “Biktimen memorialaren” harrira, Gasteizko Udalak eta EITB-ek izandako jarrera salatu asmoz. Azkenik, lan kontratuen inguruko azalpenak ekarri dizkigu Alexek, eta langile gazteon autodefentsa aldarrikatu, besteak beste.

 

GAZTE BULKADAK 4 | Gasteizko eskalatzaileak sutan, “Lehen pertsonan eta pluralean” gazte memoriaren astea, eta Espainiar Konstituzioa

GAZTE BULKADAK 4 | Gasteizko eskalatzaileak sutan, “Lehen pertsonan eta pluralean” gazte memoriaren astea, eta Espainiar Konstituzioa

Gazte Bulkadaken laugarren saio honetan, gasteizko eskalatzaileengana jo dugu. Izan ere, rokodromoek itxita jarraitzen dutela azaldu digu Saulek, eta baita borrokan jarraituko dutela ere. Bulkada Berrien Garaia Da! dinamikaren baitan antolaturiko “Lehen pertsonan eta pluralean” gazte memoriaren astearen berri ere izan dugu Maddiren eskutik, aste osorako antolatu baitute egitaraua. Azkenik, abenduaren 6ko testuinguruan, gure Konstituzio maiteari buruz hitz egiteko tartea ere hartu dugu. Gozatu!

 

GAZTE BULKADAK 3 | “Kaxa” urtekaria eta “Auzoan jokoz kanpo”

GAZTE BULKADAK 3 | “Kaxa” urtekaria eta “Auzoan jokoz kanpo”

Topatu gazte proiektu komunikatiboak beste urte batez “Kaxa” izeneko urtekaria kaleratuko du. Gazte mugimenduek urtean zehar aurrera eramandako borrokak biltzen ditu Kaxak, eta crowfunding kanpaina ere martxan dutela azaldu digu Amaia Ramirez de Okarizek. Judimendi auzora ere jo dugu, Judimendiko gazte asanbladak bultzaturiko “auzoan jokoz kanpo” dinamikaren berri izateko. Auzoan ireki berri duten joko aretoaren inguruko lanketaz aritu gara Onintze eta Aitorrekin. Entzun hemen!

 

GAZTE BULKADAK 2 | Ukabilak ere bagara; Simplyk igandetan irekitzearen aurkako lanketa eta Glovoren iruzurra

GAZTE BULKADAK 2 | Ukabilak ere bagara; Simplyk igandetan irekitzearen aurkako lanketa eta Glovoren iruzurra

Gazte Bulkadak irratsaioaren bigarren saio honetan, hastear dagoen Euskaraldiari begira jarri gara. Izan ere, testuinguru honetan “Aho eta belarri izateaz gain, ukabilak ere bagara!” dinamika antolatu dute Gasteizko hainbat eragilek, egitarau oparoa antolatuz. Horretarako, Zizta taldeko Ainhoa Aizpurua eta Ander Jauregi izan dira gurean, dinamikaren xehetasun gehiago emateko. Txagorritxuko Simply supermerkatuak igandetan irekitzearen aurkako lanketaz ere aritu gara “Jai egunetan denok jai” plataformako Bittor eta Trikuharri gazte asanbladako Alexekin. Azkenik, Glovo enpresaren iruzurraz aritu gara.

 

GAZTE BULKADAK 1 | Gazte Taupadak eta Bulkada Berrien Garaia Da

GAZTE BULKADAK 1 | Gazte Taupadak eta Bulkada Berrien Garaia Da

Gazte Bulkadak izeneko irratsaio berri honen lehenengo saioa duzue honakoa. Gazteongandik eta gazteontzako eginiko saio honetan Gazte Mugimenudaren hainbat esparru landuko ditugu. Hasteko, Gazte Bulkadak saioari izena ematen dioten bi elementuetan jarri dugu fokoa. Alde batetik, irratsaio honen aurrekari den Gazte Taupadak saioko lagunekin, Miren Lapitz eta Ainhoa Villaverde, solasaldia izan dugu. Bestetik, Bulkada Berrien Garaia Da! dinamikaren bozeramaile den Aitor Orobiogoikoetxea gonbidatu dugu Hala Bediko estudioetara. Entzun hemen haiekin hitz egindakoa!

 

“Belaunaldi berriei borrokarako eta antolatzeko espazio berriak irekitzea da helburua”

“Belaunaldi berriei borrokarako eta antolatzeko espazio berriak irekitzea da helburua”

“Bulkada Berrien Garaia Da!” dinamika aurkeztu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek. Gazte mugimendua antolatzen hasi zenetik 40 urte igaro diren honetan, euskal gazteriari borrokara batzeko deia luzatu diete, besteak beste. Dinamikaren bozeramaile den Aitor Orobiogoikoetxea gonbidatu dugu Gazte Bulkadak saiora, irratsaioari izena ematen dion dinamika izatea aitzaki harturik.

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies