Udal ordezkarien tertulia: Gasteiz Antzokia, Errekaleor eta GES, Ane Aristi (EH Bildu) eta Erika Martinezekin (Equo-Irabazi)

Udal ordezkarien tertulia: Gasteiz Antzokia, Errekaleor eta GES, Ane Aristi (EH Bildu) eta Erika Martinezekin (Equo-Irabazi)

Udal ordezkarien tertulian, EH Bilduko Ane Aristi eta Equo-Irabaziko Erika Martinez izan dira gaur ARABA HIZPIDEn. Gasteiz Antzokiaren enegarren atzerapenaz mintzatu dira ordezkariak: Eskoriatza Eskibel jauregian fuel lio depositoa aurkitu ostean, Ruiz de Bergaratarren jauregia proposatu du Udalak kokapen berri gisa. Horrez gain, Errekaleor auzo askean argi-mozketa egin zutenetik urtebete igaro denean, auzoaren egoera izan dugu hizpide, baita Gazte Emantzipaziorako Sareak Ensanche 21eko sarrera zigilatu izana ere.

Lumagorri taldea: “Eraso LGTBIfoboak salatzeko telefonoa ez da LGTBI kolektiboarena soilik, baizik eta eraso bat ikusten duen edonorena”

Lumagorri taldea: “Eraso LGTBIfoboak salatzeko telefonoa ez da LGTBI kolektiboarena soilik, baizik eta eraso bat ikusten duen edonorena”

Sexu-orientazio eta genero-identitateekiko gorroto-delituen lehen txostena aurkeztuko du gaur Lumagorri Heterosexismoaren Aurkako Taldeak. Homolesbotransfobiaren aurkako nazioarteko eguna da bihar, maiatzak 17, eta horren harira antolatutako jardunaldien baitan antolatu dute aurkezpena, Orbain kultur elkartean.

Txostenean, 2017ko apiriletik 2018ko apirilera bitartean jasotako hamabost salaketa jasotzen dira, baita horiei aurre egiteko gomendioak eman ere. Salaketa gehienak Transbollomarika Sarearen telefonoaren bitartez jasotakoak dira, eta horri eman nahi izan dio garrantzia Amets Martinez de Heredita Lumagorriko kideak.

Eraso homoloesbotransfoboak salatzeko telefonoa (Transbollomarika Sarea): 633 309 653

Informazio gehiago: Vejaciones, acoso discriminatorio, discriminación múltiple… Los 15 casos de agresiones por Orientación Sexual e Identidad de Género

 

“Gizarteari gustatuko litzaioke beste eragile batzuek ere elkarbizitzaren aldeko pausoak egitea”

“Gizarteari gustatuko litzaioke beste eragile batzuek ere elkarbizitzaren aldeko pausoak egitea”

ETAk bere desegitearen berri eman eta ia bi astera, Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguez izan da gaur HIZPIDEAn. Borroka armatua desagertzeak ekarritako aro berriari ekiteko, Ezker Abertzaleak zein beste eragileek izan beharreko jarrerez eta eman beharreko pausoez mintzatu da Rodriguez, Bilboko Miribillan deitutako ekitaldiaren aurretik.

Alea FM 2018-05-15

Alea FM 2018-05-15

Pil-pilean atalean, igandean Dazz tabernan egingo den kafe filosofikoaren inguruan aritu gara, jarduera antolatu duen Agora filosofia elkarteko Itsaso Azkarragarekin.  Jarraian, Hamaika saltsa atalean, Elkarrekin-Together dokumentalaren berri izango dugu, zehazki, maiatzaren 23an Oihaneder Euskararen Etxean ikusgai izango dena. Horretarako, Anjel Oiarbiderekin solas egin dugu. Ondoren, iritzi atalean Edurne Begiristainen hitzak entzuteko aukera izan dugu. Amaitzeko, Euskararen Agendak jasotzen dituen hitzorduen berri emango dizuegu.

Aurkezleak: Marta Ugarte eta Saioa Fdz. de Aranguiz

“Gaztetxea bizirik badago, herri-mugimenduari esker da: borroka ezberdinen topalekua izan da”

“Gaztetxea bizirik badago, herri-mugimenduari esker da: borroka ezberdinen topalekua izan da”

Joan den maiatzaren 12an aurkeztu zuen Gasteizko Gaztetxeak bere 30 urteko historia jasotzen duen liburu(kotea)*. Hori aitzakia hartuta, Gaztetxeko asanbladako bi kide bildu ditugu, belaunaldi ezberdinetakoak, garai ezberdinetan bizi izandakoak gogora ekarri eta liburua osatzeko prozesuaz hitz egiteko. Guztiaren gainetik, Gaztetxea borroka eta herri-mugimendu ezberdinen topaleku gisa definitu dute muinoko etxea, Gasteizko bizitzaren dinamizatzaile eta erreferente izateraino. Ordu erdiko solasaldia egin dugu Irati Barriocanal eta Zigor Olabarriarekin.

* 350 orrialdeko liburua da, baina hitz eman digute ilustrazio eta argazkiz josita dagoela, beraz, lasai egon gaitezke…

“Espainiako gobernua barrura begirako mezuak ematen ari da, baina udatik aurrera zerbait mugitzeko aukera dago”

“Espainiako gobernua barrura begirako mezuak ematen ari da, baina udatik aurrera zerbait mugitzeko aukera dago”

Argazkia: Mediabask

Egun batzuk joan dira maiatzaren 3an ETAk bere desegitearen berri eman zuenetik. Gerora, maiatzaren 5ean, iritsi zen Arnagako adierazpena. Denborak ematen duen abantailarekin, erabaki horrek eragindako erreakzioak eta aurrera begirako aukerak aztertu ditugu Enekoitz Esnaola Berriako kazetariarekin. “Luhuso, ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna” liburua idatzitakoa da Esnaola, eta aditu eta lekuko gisa hitz egin dugu berarekin.

Kontsumo-ereduak alternatibak dituela erakutsiko dute Salburuan

Kontsumo-ereduak alternatibak dituela erakutsiko dute Salburuan

“Salburuko alternatibaren azoka” egingo dute datorren maiatzaren 13an, Estrasburgo ibilbidean. Azokan, egungo bizimoduaren eta kontsumo ereduaren alternatibak aurkeztuko dira, hala nola energia garbia, finantza etikoak edo telekomunikazioetarako alternatibak. SalburuKoLore elkarteak antolatuta, gizarte-eredu berri baterako oinarriak ezagutzeko aukera izango da Salburua auzoan. Laida Urzelaik eman digu ekimenaren berri.

Oihaneder Euskararen Etxeko teknikari Iñaki Lazkano maiatzeko egutegiaren berri eman digu. Horrez gain, hil honetan hitzaldia eskainiko duen Gorka Lazkanok Errementari pelikulaz eta bertan erabiltzen duten Arabako euskaraz hitz egin du. Pip-pilean atalean, Diego Rada EHUko Farmazia fakultateko ikertzaile izan da gurean, haragi gorria eta minbiziaren arteko loturaz mintzatzeko. Ondoren, Madrilera egin dugu salto, bertan bizi den Oihana Nieto arabarra gertutik ezagutzeko  Azkenik, Euskararen agendak dakarkigunari errepasotxo bat eman diogu.

Aurkezleak: Naiara Perea eta Saioa Fdz. de Aranguiz

Erlijio-irakasleek hezkuntza publikoan dituzten pribilegioak salatu ditu Hezkuntza Laikoa taldeak

Erlijio-irakasleek hezkuntza publikoan dituzten pribilegioak salatu ditu Hezkuntza Laikoa taldeak

Hezkuntza Laikoa taldeak erlijioak hezkuntzan duen pisua salatu zuen joan den astean EAEko parlamentuan. Arantza Kerexeta taldeko kideak HIZPIDEAn adierazi duenez, Espainiak Batikanoarekin duen konkordatuaren ondorioz, EAEko eskola publikoetako erlijio-irakasleek hainbat pribilegio dituzte, hala nola ikasleen ratio murritzagoak eta lanaldi laburragoak. Euren esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez du behar beste egiten LOMCE eta Heziberrin erlijioari ematen zaion garrantzia murrizteko, izan ere, bi plan horien ondorioz, erlijio katolikoak ikasleen espedientea baldintzatuta dago. Erlijio anitz dauden jendarte batean, ulertezin jotzen dute errealitate hori.

Europara begira | Hibai Arbide kazetaria, pertsonen trafikoa egitea leporatutako suhiltzaileen absoluzioaz eta Rouvikonas talde anarkistaz

Europara begira | Hibai Arbide kazetaria, pertsonen trafikoa egitea leporatutako suhiltzaileen absoluzioaz eta Rouvikonas talde anarkistaz

Europara begira jartzen gara astean behin, eta Hibai Arbide kazetariaren txanda izan da gaur. Atenas eta inguruan gertatzen denaren berri ematen digu kazetariak hilean behin, eta gaur Lesbosen egindako epaiketa bat izan du hizpide: Proem Aid elkarteko bi suhiltzaile sevillar absolbitu zituzten atzo bertan, pertsonen trafikoa egitea leporatuta epaitu ostean.

Gainera, Rouvikonas talde anarkistari elkarrizketa egin berrio dio Arbidek: Greziako talderik ezagunena da eta aurki egongo da ikusgai elkarrizketa jasotzen duen bideoa Telesur katean. Estreinatu aurretik, baina, aurrerapen txiki bat egin dio HIZPIDEA magazinari.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies